Zubideiak

ZUBIDEIAK GUNE IREKIA: Euskara desberdin bizi, erabili eta sentitzen dutenen arteko ariketa soziala.

En castellano: aquí                                                       

En français: ici

IZEN EMATEA


Gune ireki hau antolatzen ari gara hemen azpian ageri banner_topa2_450x159garen talde hauek guztiok.

ZEUK ERE IZAN NAHI DUZU ERRONKA HONEN BULTZATZAILE? zubideiak@gmail.com 

Unesco Etxea,  Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Mintzanet, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Laboral Kutxa, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, TOKIKOM, Bergarako Udala, Wikitoki, Ekin Emakumeak elkartea, Gune Irekiaren Lagunak.  


Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen? Euskara izan daiteke, testuinguru honetan, sexu, esparru, adin, kultura, hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi. Eta Zubideiakek horiek guztiak elkartu gura ditu Gune Ireki batean, elkarrekin, ariketa sozial bat burutu dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta.

zubideiak LOGO
Zubideiaken irtendako ideia guztiekin txosten bat aterako da eta bertan egongo dira jasota Gune Irekian konpartitu diren gai guztiak ere.

Partehartzaileek erabakiko dute zer gairen inguruan hitz egingo den Zubideiaken, beraiek sortuko dute ariketa sozial honen agenda eta hortik ateratako proposamen errealak ere.

Zer aterako da elkarrizketa edo ariketa sozial honetatik? Zubideiaken txostena euskara-bizikidetza harremanaren agenda eguneratua izango da, euskara eta bizikidetzaren arteko harremanari buruzko lagin erreal bat, bi arrazoirengatik:

  • Elkarrizketa honetan parte hartuko duten pertsonen izaera anitzagatik. Horregatik da helburu nagusienetako bat, adibidez, parte hartzaileen %30ak gutxienez euskaraz ez jakitea. Zubideiak ekimenean erabat ezberdinak diren eragileak ari dira elkarrekin lanean
  • Elkarrizketa bera gauzatuko den moduagatik; modu irekian. Ezberdintasunetatik abiatuta, jarrera kolektiboa indartzen du gizarte elkarrizketa honek. Zubideiakek elkarren artean erlazionatzeko eta gai sozialei heltzeko modu eraikitzailea bultzatzen du. Elkarrizketa dugu oinarri  eta ikuspegi ezberdinak gure arteko zubiak sendotzeko. Beste gizarte eredu bateranzko urratsak emango ditugu: euskara, aniztasuna eta bizikidetza ditugu ardatz.

 

Zuk ere eragin nahi al duzu? Etorri Zubideiak Gune Irekira, maiatzaren 7an!

Non? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)

Noiz? Maiatzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.

Izena emateko: Fomularioa bete hemen, mesedez (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)

Matrikula (katerina barne): 10 € (garestiegia iruditzen zaizu? Lasai, jarri gurekin harremanetan eta konponduko dugu)

Ordainkera: eskuz, tokian bertan

Umeekin zatoz? Primeran! Gozo-gozo hartuko ditugu, jolasteko gunea izango dute.

Hizkuntzak: Gaztelera, frantsesa eta eu skara, bizikidetza ariketa praktikoan.

Nolakoa izango da batzarra? Gune irekiko metodoaz lan egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari dakarrena.

Nahi ditugun gaiak proposatu ahal izango ditugu jardunaldiaren hasieran.

– Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira.

– Elkarrizketaren inguruko txostena bete eta bidaliko dugu guztion artean tokian eta egunean bertan.

Zubideiak: Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak. Zuganantzako bideak. Euskara zubiak sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak, ideiak, bidaiak, bidaideak… zatoz #zubideiak Gune Irekira maiatzaren 7an.

babesleak