Zubideiak 2

ZUBIDEIAK GUNE IREKIA: Euskara desberdin bizi, erabili eta sentitzen dutenen arteko ariketa soziala.

Este texto en castellano: aquí                                                       

En français: ici

Izen ematea

Spota 

_______________________________________________________________________________

2018an, ZUBIDEIAK 2 egin nahi dugu Urriaren 20an Donostian. Euskara, Aniztasuna eta Elkarbizitza gaia hartuta “Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?” izango da hitz egiteko bide emango digun galdera eta hortik sortzen zaizkigun guztiak: Ze jarrerek laguntzen digute hizkuntza zubiak sortzeko? Nola egin elkarrekin zubiak sortzeko? Nola egin euskara gure? Eguneroko harremanetan hizkuntzak zubi? Euskaradun ez diren pertsonak nolako harremanak dituzte egunerokotasunean euskararekin?…

Zergatik Zubideiak?

Gizarteak aldaketa asko izan ditu azken hamarkadetan, inoiz baino anitzagoa da gure herria, inoiz baino hizkuntza gehiago entzun ditzakegu gure kaleetan, 100 baino gehiago, diote. Denon hizkuntza den euskara bidegurutzean dagoela esaten da maiz, bidegurutzean egoteak bide berriak ekiteko aukerak ematen dizkigu. Euskararen garapena gizarte osoaren ardura dela sinistuta gaude; baita ere aniztasunak aberastasuna eta aukera berriak ematen dizkiola gizarteei. Baina batzuetan zaila da bata bestea bidean topatzea eta horretarako guneak eta uneak sortzea, ahots anitzak entzuteko aukera izatea eta elkarrizketan jartzea oso garrantzitsua beharrezkoa da.

Gune irekia

Gizarte elkarrizketa hau bideratzeko Gune irekiaren metodologia erabiliko dugu, lehen edizioan bezala. Metodologia honek parte hartzaileen interesak, galderak eta kezkak jartzen ditu erdigunean. Askotariko parte hartzaileak dira eguneko agenda osatzen dutenak, hau da jorratuko diren gaiak erabaki eta proposamenak garatuko dituztenak.

Horrez gain, Zubideiak laborategi bat izango da, hizkuntza praktiken laborategia, izan ere euskaraz, gaztelaniaz eta fratsesez gutxienez gauzatuko da. Pertsona bakoitza erosoen sentitzen den hizkuntzan hitz egin ahal izateko praktika berriak bilatuko dira.

Taldean antolatzen

Emigrados Sin Fronteras, Garabide, Bagera eta Euskaltzaleen Topaguneak osatzen duten talde antolatzailea eta aipamen berezia egin nahi diogu  Ekogunea- Kutxa Fundazioari bere babesletzari esker abiatu ahal izan dugulako Zubideiak-en bigarren edizio hau.

Ekimenarekin bat egin duten erakunde sustatzaileak honakoak dira; EDE fundazioa, Agirre Lehendakaria Center, AEK, Elhuyar, Euskal Herriko Unibertsitatea, EH 11 Kolore, EMUN, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Jatorkin Al-nahada, Urtxintxa, Biltzen, Gune Irekiaren Lagunak, Soziolinguistika Klusterra, Euskaltzaindia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Aniztasun Saila.

Esan bezala, Zubideiak 2 elkarrizketan gizartearen ordezkaritza ahalik eta anitzena bildu nahiko genuke. “Euskara, aniztasuna eta elkarbizitza” modu eta ikuspegi ezberdinetik bizi duten askotariko herritarrak bildu, elkar entzun, iritziak partekatu eta ideia sortzaile berriak eragin nahi ditugu topaketa berri honetan

Hau lortzeko zuen laguntza behar dugu, ekimena zuen inguruko elkarte, erakunde eta norbanakoen artean zabaltzeko eta noski, egunean bertan ekimenean parte hartuz.

Informazio gehiago eskatzeko idatzi gure emailera; zubideiak2@gmail.com

URRIAK 20 Donostiako Miramar Jauregian elkar ikusiko dugulakoan, besarkada handi bat!

BABESLEAK

 

ANTOLATZAILEAK

 

 

 

 

 

 

 

 

SUSTATZAILEAK