Udagoieneko Ostera 2018

Hemeretzi urte bete berritan eta hogeigarren edizioan begia jarrita, aurtengo Ostera berezia dator, ziklo berri baten iragarle. Haize freskoa dator, euskarazko sortzaileen aniztasuna eszenatokietan erakusteko asmoz. Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa plaza berrietan, formatu txiki eta handietan; Bizkaia osoan zehar zabaldu nahi du Udagoieneko Osterak geurean euskaraz egiten denaren uzta.

 

Eta euskarazko Kultur zirkuituaren aurtengo edizioan igarri da hori; zortzi emanaldi eta hamar sortzaile datoz Bizkaian zehar publikoari musikaz eta antzerkiaz gozaraztera. Euskaraz eta hurbiletik. Etxeko giroan: urriaren 27tik azaroaren 23ra bitarte.

PROGRAMAZIOA   (hemen deskargatu dezakezu)

  • “Tomiris” Atx teatroaren eskutik. Bilboko BBK salan, urriaren 27an.
  • Kokein eta Siroka taldeen zuzenekoa. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, azaroaren 2an.
  • “Inpernuko”. Xabi Solanoren eskutik. Gernikako Lizeo Antzokian, azaroaren 8an.
  • “Bizimiñak” Itzel konpainiaren eskutik. Ugao-Miraballesko Jane Jauregia, azaroaren 9an.  
  • Alos quartet + Oreka tx + Amaia elizara zuzenean. Zallako Antzokian, azaroaren 9an.
  • MICEren zuzenekoa. Markinako Uhagon Kulturgunean, azaroaren 16an.
  • Desira eta Ane Zugazaren zuzenekoa. Bilboko Kafe Antzokian, azaroaren 22an.
  • Mursego zuzenean. Sopelako Plaza beltzean, azaroaren 23an.

 

Udagoieneko-Ostera2018-kartela

Programa deskargatu irudian klikatuta

Nekazaletxeetan 5 egonaldi zozkatuko dira

Osterazaleak zeintzuk diren jakin nahi du Euskaltzaleen Topaguneak. Hau da, zer adinetako jendea hurbiltzen den emanaldietara, publikoa zer herritatik datorren, zenbat urtez etorri diren kultur zirkuitura… 

Emanaldietara hurbiltzen direnei postal bana emango zaie, atzean galdera erraz batzuk izango dituena. Galdera horiek erantzun eta areto bakoitzean egongo den buzoira botatzen duten guztien artean zozketa egingo da: Nekaturreko nekazaletxeetan 120 euroko bost egonaldi, hain zuzen. 

Sarrerak non eskuratu

Interneten, BBKren kutxazainetan eta aretoetan bertan erosi daitezke. Ane Zugaza eta Desiraren zuzeneko kontzerturako sarrerak , Kafe Antzokiaren webgunean edo Ticketea atarian ere eskuratu daitezke.

 

 

 

 

 

 

 

 

Urriak 27, larunbata. Bilboko BBK salan, 20:00etan. Sarrera: 8€/10€

Tomiris

“Tomiris” lanari buruzko informazio gehiago.

“TOMIRIS” Atx teatroaren eskutik.

Mendeku zilegiari buruzko bakarkako ikuskizuna da. Ardatz nagusitzat biolentzia matxista duelarik, errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu antzerki honen istorioak. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia.

  • Iraupena:45 minutu
  • Publiko mota:Helduak

 

 

 

Azaroak 2, ostirala. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 5€

KOKEIN eta SIROKA zuzenean. 

Kokein-argazkia

Kokein taldeari buruzko informazio gehiago

Kokein talde Eibartarrak 20 urte borobil beteko ditu datorren urtean, 2019an. 2002an Gaztelupeko Hotsak disketxearekin taldearen aurkezpen diska izango zena grabatu zuten eta geroztik diska berriak ateratzen joan dira, azkenengoak taldeak autoekoiztuak. 

Zaloa Urainen ahotsa oinarrizkoa da taldearen nondik norakoak ulertzeko: daukagun abeslaririk onenetakoa da teknika aldetik, baina pasarte melodikoetan lortzen duena sentimendu hutsa da, benetan zirraragarria.

 

 

 

Siroka taldeari buruzko informazio gehiago

Siroka Bizkaian jaiotako rock laukotea da. 2009tik eszenatokiak sutan jarri dituzte Euskal Herri osoan eta atzerriko Udine (Italia), Londres (Inglaterra) eta Madrilen (Espainia) jotzeko aukera ere izan dute 9 urtetako ibilbide luzean.

5 disko kaleratu dituzte beraien ibilbide oparoan, denak autoekoiztutakoak; azkena, Buruz Behera (2018) Muxikon estudioetan grabatu dute, Txortx Etxebarrietaren eskutik.

Siroka osotzen duten kideak dira: Maria Rivero (ahotsa), Gorka Chamorro (bateria), Eriz Perez (gitarra) eta Joseba Urruela (baxua).

 

 

Azaroak 8, osteguna. Gernikako Lizeo Antzokian, 20:00etan. Sarrera:10€/12€

“INPERNUKO”. Xabi Solanoren eskutik. 

inpernuko-kartela

“Inpernuko”ri buruzko informazio gehiago

Iaz “Ereñotzu” eta “Trikitixa Liburua II” argitaratu zituen Xabi Solanok eta oraingoan proiektuaren zuzenekoarekin dator: “Inpernuko”.  Azken disko honetako kantak ez ezik, Esne Zopak diskoko abestiak ere entzun ahalko ditugu.

Berarekin batera musikari bikainak ere izango dira eszenatokian; Kris Solano, DZ, Txus Aranburu, Arkaitz Miner eta Haritz Beristain. Baita aktore bikotea ere, Mikel Laskurain eta Ana Elordi. Eta Aukeran dantza taldeko dantzari bikotea ere agertuko da emanaldian. Beraz, zalantza barik, Inpernuko ikuskizun borobilak, entzumena eta ikusmena gozatuko dizkigu.

 

 

 

 

 

Azaroak 9 , ostirala. Ugao-Miraballesko Jane Jauregian, 20:00etan. Sarrera: doakoa. 

“BIZIMIÑAK”. Itzel konpainiaren eskutik. 

bizimiñak-kartela

“Bizimiñak” antzerkiari buruzko informazio gehiago

Bizikidetza egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa, nahigabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo besteko? Zergatik aukeratu beharra? 

Urte luzez bizi izan dugu mina, eta oraindik mina darraio etxe askotan… Kultur esparru ezberdinez baliatuz, mina eta haren bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egin nahi dugu.

Mina denok baitugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat besterik ez: gure historia guk kontatzeko beharra.

 

 

 

 

 

Azaroak 9, ostirala. Zallako Antzokian, 20:00etan. Sarrera: 12€/15€

ALOS QUARTET + OREKA TX + AMAIA ELIZARAN

Alos-quartet- kartela

Alos quartet taldeari buruzko informazio gehiago

Alos Quartetek 1999an eman zituen lehen pausoak. Musika klasikoan  nahiz modernoan esperientzia zabaleko musikariek osatzen dute. Orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere.

Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz. Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak. Kolaborazio estuenetariko bat, Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin burututakoa izan zen. Honako artistekin ere lan egin du Alos Quartetek: Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, Amaia Elizaran, La Buena Vida, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean, Angel Unzu e.a.

 

 

Azaroak 16, ostirala. Markinako Uhagon Kulturgunean, 22:00etan. Sarrera: 5€

MICE zuzenean.

MICE-kartela

MICEri buruzko informazio gehiago

MICE, Miren Narbaizaren bakarkako lehen diskoa da. Zortzi kantuz osatutako diskoa argitaratu du eibartarrak, Joseba Baleztenak ekoitzita eta Berako (Nafarroa) Atala estudioan Iñigo Irazokirekin grabatua 2017ko abuztua eta urria bitartean.

Ekoizpena: Joseba Baleztena. 
Masterizazioa: Jonan Ordorika, Mamia estudioa. 
Diskoaren azala eta diseinua: Izukari.

 

 

 

 

Azaroak 22, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 5€ (10€ diskoarekin)

DESIRA eta ANE ZUGAZA zuzenean. 

Desira-kartela

Desira taldeari buruzko informazio gehiago

Desira talde bizkaitarrak rock freskoa eta eguneratua sortu du. Eskarmentu handiko musikari hauek talde ezagun askotarako lan egin dute: Etsaiak, Zenttric, Urtz, Mocedades, Band Jovi (Bon Joviri tributoa), esaterako.

Abesti propioak eta euskaraz abestuak dira taldearen izen bera duen diskarenak; DESIRA. Taldearen lehen disko hau Promulam Records  (La Fuga, Leize, Tako, e.a.)disketxeak ekoiztu du. Proiektu hau Euskal Herriko oholtza nagusietan aurkeztuko dute laster guztiok astintzeko asmotan.

 

 

 

 

Ane-Zugaza-kartela

Ane Zugazari buruzko informazio gehiago

Ane Zugaza Goienetxea naiz, 18 urteko bilbotarra. Musikan aritzen naiz batez ere kantak sortzen, baina betidanik gustatu izan zait olerkiak zein ipuin laburrak idaztea. Gaur egun ikus entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz Euskal Herriko Unibertsitatean.

Bilboko Harrapazank leihaketan irabazleetako bat izan nintzen eta geroztik ekitaldi eta kontzertu txikietan jotzen aritzen naiz.

 

 

 

Azaroak 23, ostirala. Sopelako Plaza beltzean, 22:00etan. Sarrera: 5€

MURSEGO zuzenean.

Mursego-kartela

Mursegori buruzko informazio gehiago

Hainbat talde eta bakarlariren musikari izan ondoren (Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama Say…) 2009an lehenengo bakarkako diska kaleratu zuen. Bere diskoetan ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa, xilofonoa, stylophone, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikia jotzen ditu, musikari osoa den erakusgarri.

Filmeetarako soinu-bandak ere egiten ditu. Beste talde eta abeslari batzuekin ere kolaboratzen du, adibidez Txemak talde donostiarrarekin, 2012an Harkaitz Cano idazlearekin, 2015ean Porto proiektuan, Anarirekin 2015ean eta Iban Urizar Amorante-rekin 2017an.

2017ko proiektua %100 Oion izan da, Ibon Rodriguezek ekoitzia. Oiondar ugarik parte hartu du, hala nola emakume musulmandarrak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh, Mertxe! rock taldea…