Udagoieneko Ostera 2016

Hamazazpi urte bete berritan, badator, ostera, euskarazko Kultur zirkuituaren edizio berri bat. Euskaltzaleen Topaguneak bost zuzeneko emanaldi antolatu ditu,  azaroaren 5etik abenduaren 22ra bitarte, Bizkaiko antzoki banatan gozatzeko.

osterakartelaona

Arrigorriagan eta Markina-Xemeinen izango dira aurtengo lehen bi ikuskizunak, azaroaren 5ean. Zallan eta Bilbon izango dira beste hiru emanaldiak eta abenduaren 14an Solasaldia izango da Bilboko Kafe Antzokian, Willis Drummond taldearekin.

 

Azaroan eta abenduan, Osterak euskarazko pilulak ekarriko dizkigu, euskaraz kulturaz gozatzeko aukera bereziak, elkarrekin disfrutatzeko edo, zergatik ez, nork bere buruari opari bat egiteko! Aurten “Lurrak” ikuskizuna, Korrontzi taldea, Ken7, Anje Duhalde, Niko Etxart, Willis Drummond eta Inoren ero ni izango dira zirkuitu honetan, antzokiak beraien musika edo antzerkiaz piztuko dituztenak.

 

 

 

Programazioa

  • “Lurrak” ikuskizuna. Markina-Xemeinen, azaroaren 5ean. Emanaldia
  • Korrontzi. Arrigorriagan, azaroaren 5ean. Emanaldia.
  • Ken7. Zallan, azaroaren 11ean. Emanaldia.
  • Anje Duhalde eta Niko Etxart Bilbon, abenduaren 2an. Emanaldia.
  • Willis Drummond. Bilbon, abenduaren 14an. Solasaldia.
  • Willis Drummond eta Inoren ero ni.  Bilbon, abenduaren 22an. Emanaldia.

 

Sarrerak Interneten, Kutxabanken kutxazainetan eta aretoetan bertan erosi daitezke. Willis Drummond eta Inoren ero ni taldeen kontzertuetarako, Kafe Antzokiaren webgunean edo ticketea webgunean ere eskuratu daitezke.

 


Azaroak 5, larunbata. Markina-Xemeingo Frontoian, 20:00etan. Sarrera 8€

“LURRAK” 

Edozein lantokitan – fabrika batean, ontziola batean…- XX.mende erdialdean gertatzen da Elkarrekin lan egiten duten zenbait pertsonaiaren egunerokotasunaren testigu izango gara, beraien arteko horretan sortutako liskarrena. Egoera hauen protagonistak dira publikoak erraz ezagutzeko moduko pertsonaiak, antzezlariek zirku estiloan interpretatzen  dituztenak.  Azken finean, “Lurrak”en istorio bat kontatzen dute  soilik irudiak, musika eta komedia fisikoa erabilita; hitz bakar bat ahoskatu behar barik. Lau akrobata, lau musikari eta clown bat dira istorio ikusgarri hau kontatzen dutenak.

 


Azaroak 5, larunbata. Arrigorriagako Lonbo aretoan, 20:00etan.

KORRONTZI

Euskal Herriak ere bere musika eta bere erritmoei lotutako dantzak izan ditu. Korrontzi Dantzan egitasmoari esker, antzinako tra­dizioa moldatu eta errepertorio berria sortu da eta, gainera, koreografia ikusgarriak zabaltzen ari dira herriz herri. Korrontzi taldea Agus Barandiaranen gidaritzapean hazi eta hazi ari da. Urtero proiektuak erditzen eta musika tradizionalaren sustraietan murgilduta. “Korrontzi Dantza” taldearen seigarren diskoa da: hainbat koreografo ezagunek sortu  zituzten dantzak propio, Korrontzi taldearen musikan oinarrituta eta ekimena gorpuzteko batu dira musikari, dantzari, dantza irakasle, bideogile eta argazkilariak.

 

 

 


 

Azaroak 11, ostirala. Zallako Zine antzokian, 20:00etan.

 

KEN7

Phoenicoperus diskoa 2015eko abuztutik irailera bitartean grabatu da. barru-barrutik, hunkitzeraino heltzen gaituzten kanta zabalak aurkezten dizkigu Ken Zazpi-ren lan berriak, taldeak emozioak eta intentsitateak orekatzeko ohi duen abileziaz moldatuta, abestiok gure barnean behin eta berriro piztu daitezen ekoiztuta. Diskoak, bidaia batean eramango bagintu bezala, pasarte eta momentu ezberdinez harritzen eta asaldatzen gaitu, soinu anitzak, erritmo hiptonizatzaileak eta kolore aberatsen xehetasunak erakutsiz, guztiz zaporetsu eta erakargarria suertatzen den lan borobil bat osoturik.

 


 

         Abenduak 2, ostirala. Bilboko BBK Salan, 20:00etan.

 ANJE DUHALDE eta NIKO ETXART

 

 

ANJE DUHALDE

Zuzeneko grabaketa batekin dator oraingoan Anje Duhalde. Eskarmentu handiko musikaria dugu bera, Euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko,ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.

Zuzeneko disko hau ibilbide osoaren erakusgarri da, eta hastapenetako zein azken laneko kantuak biltzen ditu. Diskoaren oinarria soinu elektriko nahiko indartsuek, zein akustikoek osatzen dute.

 

 

 

niko

NIKO ETXART 

Niko Etxart (Altzürükü / Zuberoa-1953), alde honetatik aparta eta berezia dugu. Euskal rockaren aitzindaririk xarmangarriena ez ezik, hasera hasieratik emankor bezain eklektikoa eta karismaz betea azaldu zaigu; publikoarekiko sinesgarritasunez beteriko komunikazio zuzena eta freskoa erdiesten du.

60.hamarkadaren amaieran Parisen hasitako ibilbide artistikoak, 1990. Urteaz geroztik Hapa-Hapa taldearekin jarraitzen du, Niko Etxart-en karera mamitsuan, lilura, eta energia handiko kantuez betetzeko, zinezko rockaren jarrera gogotsu, baikor eta bizia islatuz.

 


 

Abenduak 22, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean.

WILLIS DRUMMOND eta INOREN ERO NI

 

WILLIS DRUMMOND

“Tabula Rasa” willis drummond taldearen bosgarren estudioko lana da. Lan berri honetan, 90. hamarkadako eszena independente eta alternatiboak ,80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka ere sentitzen ahal dira.

Estribilo efikaz batetik parte zaratatsu eta inarrosgarri batera pasatuz, letrari garrantzia ematen dion kantu batetik zati instrumental batera, murmurika batetik oihu batera, etsipenetik gaitzidurara… Azken batean, Willis Drummond ez da iraganaz askokezkatzen… ezta geroaz ere. Bere musikak, hitzekin gertatzen den bezala, oroitarazten digute betetasuna hondamenditik urrats bakar batera dagoela maiz, eta istante bakoitza abiatze berri bat dela…

 

 

  • SOLASALDIA: Abenduak 14, asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian,11:00etan.Sarrera doan. Zenbat Gara elkarteko kideek antolatuta.

 

INOREN ERO NI 

Disko berriaz datoz: Ienei. Dantza beltza. Beltzean dantza. Coupages#01 (disonantzia) eta lau diskoren ondotik heltzen da bostgarrena. Egungo laukoteak elkarrekin eta elkarrekikoan ondu lehenengo lana izaki, diskoak badu berritik. Laburra ekoizpena baina durduzagarrian luze eta arraroan oro atsegin. 2015eko Olentzaroren sasoian eta Garate estudioetan hatsarre uxa-ehiza. Musika tresna denen uluak aldi berean hartuak, Martxel Arkarazo ehiztari, ondoren doituak ahotsak eta aieneak eta bestelako adabakiak, Mikel Abregoren samplerrak eta soinuak. Eta ehizakiak aurretik hara eramatekoa du kontrako-azala, Nagore Legarretaren begiek Garateko ehiza sasoian antzeman eta gustuarekin apailatua.

 

 


SARREREN SALMENTA

Jadanik Interneten, BBKren kutxazainetan eta aretoetan bertan erosi daitezke.

Libe eta Sorkunen kontzertuetarako, Kafe Antzokiaren webgunean edo Ticketea atarian ere eskuratu daitezke.

Aretoetan bertan (baldin eta aurrez ez badira guztiak saldu).

IKUSKIZUN GUZTIETAKO KARTELAK HEMEN DESKARGATU DAITEZKE.

2015eko Udagoieneko Ostera