Euskaltzaleen autoeraketa indarraz

Jon Sarasua Maritxalar

 

 

 

Hitzaldiaren sinopsia

Non gauden eta nora goazen galdetzen dugunean, erantzunak sortzeko elementu batzuk egiturazkoak dira, eta beste batzuk abaguneari dagozkionak. Euskararen prozesuak bizi dituen egiturako elementu batzuetan arreta jarri ondoren, une honetako abaguneari dagozkion gogoeta batzuk aletuko ditugu. Datorren hamarraldiari begira nola orientatu ditzakegu gure estrategiak hiztun komunitate moduan? Eta nola kokatu hor euskal komunitatearen geruza autoeratuak duen egitekoa? Galdera horien inguruan osatu nahi genuke solas laburra.
 

Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966)

Jon Sarasua (argazkia: Kafe Antzokia, cc-by-2.0)

Kultur sorkuntzan aritua da Jon Sarasua eta 2000. urtetik aurrera alor publikoena alboratuta gai sozioekonomikoetan egin du lan unibertsitatean. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du hamakada horretan, Lanki ikertegia, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat argitalpen egina da kultur arloan eta gai sozioekonomikoetan.