Euskaltzaleen mugimendu berritura bidean: Topagunearen irakurketa

Jasone Mendizabal Altuna

 

 

Hitzaldiaren sinopsia

Hitzaldian, euskaltzaleen mugimendua berritzeko helburuaz Topaguneak egindako ibilbideaz eta erronka berriez arituko da. Mugimendua indartzeko mugarri nagusiak ekarriko ditu gogora. Erronken artean mugimenduaren antolakuntzan eta harremantzeko moduetan jarriko du begia. Zeintzuk dira Topagunearen egituraketaren aukerak eta mugak? Zeintzuk dira lankidetzaren indarguneak, zeintzuk arriskuak?

Jasone Mendizabal Altuna (Arrasate, 1968)

Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria. Enpresagintzan lizentziaduna da (EHU) eta Pertsona eta Taldeen Coaching Master Profesionala (Mondragon Unibertsitatea) dauka. Taldeen fazilitazioan bi urteko formazioa dauka (IIFACE). HIZNETen eta EKTn jaso du formazio soziolinguistiko formala. Hala ere, ezagutza nagusia euskararen erabilera sustatzeko askotariko proiektuetan parte hartuta eskuratu duela azpimarratzen du. Bere ibilbide profesional ia osoa euskaltzaleen mugimenduan eman du, lehen urteetan Arrasate Komunikabideak-ARKOn eta Arrasate Euskaldun Dezagun-AEDn. 2001etik Topaguneko zuzendaritzan dihardu.