TopaEguna 2015 Lasarte-Orian

Aurten Lasarte-Orian antolatu dugu TopaEguna, bertako Ttakun euskara elkartearekin batera. Lasarte-Oriako euskal jaiarekin batera ospatuko da jai eguna eta egitarau oparoa antolatu dugu. Urriaren 17an Lasarte-Oriara hurbiltzen den euskaltzale orok izango du parte hartu eta gozatzeko ekitaldiren bat.

topaeguna_botoia_egitaraua

Euskaltzaleen elkarteenĀ esperientziak trukatzeko baliatuko dugu edizio honetan ere goiza. Esperientzien trukegunean bost aurkezpen egingo dira, elkarren berri izan eta esperientzia interesgarriak beste leku batzuetara eraman ahal izateko. Ondoko loturan aurkitu daitezke esperientzia horien azalpen laburrak:

topaeguna_botoia_trukegunea

300 lagunentzako bazkaria antolatuta dago eta jadanik izena eman daiteke. Bi aukera daude, webgune honetan bertan dagoen izen-emate orria beteta edo Lasarte-Orian bertan (Ttakun elkartearen egoitzan edo herriko hainbat tabernetan).

topaeguna_botoia_bazkaria

Lehenago aipatu dugun moduan, aurten TopaEguna Lasarte-Oriako euskal jaiarekin batera ospatuko da; beraz, Lasartearrekin jai egun handia ospatzeko aukera izango dugu.

 

TopaEgunerako kantua egin zuen 2013 urtean Soraluzeko Xero Xiette taldeak. Ondoko loturan aurkituko dituzu kantua eta kantuaren hitzak .

topaeguna_botoia_kantua

Kantua (Xero Xiette, 2013)

Hitzak: Xero Xiette

Topa-eguna-kartela-2015-behin-betikoa-web