TopaEguna 2015: esperientzien trukegunea

Esperientzien trukegunean, euskaltzaleek antolatzen dituzten edo parte hartzen duten bost esperientzien berri emango da Topa Egunean, goizeko 11etatik aurrera Mirentxuenean. Esperientzia bakoitzak 15 minutuko aurkezpena izango du. Ondoren 12:30tan esperientzia guztiak ezagutu ondoren, Kantu eta Dantza jira txikiko lagunak Mirentxueneatik pasako dira trukegunean parte hartu duten lagunak, Okendoraino gidatzeko, denok elkarrekin Ongi Etorrian parte hartzeko.

 

Urriak 17 larunbata

Lasarte Oriako Mirentxu Enean

Goizeko 11tan hasita 12:30ak bitartean

Proiektu bakoitzak 15 minutuko aurkezpena izango du.

 

Hauek dira Esperientzien Trukegunean aurkeztuko diren egitasmoak.

 

MINTZAKUADRILLAK. Gazteen mintzapraktika programa

mintzakuadrillakMintzapraktika egitasmoek 20 urte baino gehiago daramate martxan eta emaitza onak ematen ari dira. Balorazio oso ona egiten dute mintzalagunek, beren esperientziaren berri ematen diete ingurukoei eta horrela joan da hedatuz eta zabalduz 6.000 parte hartzaile izan arte Euskal Herrian.

Balorazio horretan, partaideen batazbesteko adina 40 urtetik gorakoa dela ikusten da eta gutxi direla programan parte hartzen duten 20 eta 30 urte arteko lagunak.

Horregatik jarri da martxan bereziki gazteei zuzendutako mintzapraktika programa, Mintzakuadrillak izenekoa. Getxon jarri da martxan programa pilotoetako bat eta horren berri emango digute.

 

BERBA PROBAK lehiaketa

Txokolo euskara eta kultura-elkarteak antolatuta eta mungiarren eta inguruko herrien ekimenari esker, Berba Probak antolatzen dira.

Herriko eta zonaldeko esakuneak eta bertsoak batzen dituen txapelketaren hamarretik gora edizio antolatu dira. Taldeka hartzen da parte lehiaketan Lehiakideekin bi ibilbide ezberdin egingo dira herriko taberna ezberdinetik zehar. Hauek, bai epaile, trikitilari eta bertsolariarekin batera egingo dute bidea. Taberna bakoitzean, Taket Bertso Eskolako kideek egindako bertso bana botako die bertsolariak talde guztiei, eta hauek bertso horri ondo doakion esaera zaharra asmatu beharko dute.

Froga hauekin euskara bultzatzeaz gain, herrian zehar giro ona eta animatua lortu nahi da.

Finala Mariñerune garagardotegiaren aurrean ospatzenda eta irabazleek 240 euroko saria jasoko dute. Ondoren, bertan bazkaldu eta musikarekin batera arratsalde alaia pasatu ahalko da.

 

IGANDEAK JAI! GASTEIZEN

igandetanjai_gasteizEuskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak ‘Igandeak jai. Familia giroan euskaraz‘ egitasmoa jarri zuen martxan 2013ko udazkenean.

Gasteizko hainbat auzotan garatzen den egitasmo honetan haurrei zuzenduriko ikuskizunak (antzerkia, magia, pailazoak, ipuin-kontalariak…) eta tailer desberdinak (eskulanak, jolasak…) uztartzen dira. Bi orduko saio hauek antolatzeko Gasteizko hainbat auzotako euskara talde, guraso eta auzo elkarterekin elkarlanean aritzen da GEU elkartea.

 

OinHERRI HERRI-HEZITZAILEEN SAREA

Haurren aisialdi partehartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko elkartu den taldea da OinHerri. 2012. urtean, Andoainen elkartzen hasi ziren, haurren hezkuntza eta aisia beste modu batean amesten zuten eragile batzuk. Pixkanaka, ametsetik (teoriarik alegia) praktikara jauzi egiteko ahaleginetan, eragile gehiago joan dira lan taldera batzen.

Dagoeneko Andoainetik, Euskal Herrira egin du salto lan taldeak eta ametsa hedatzen, zabaltzen eta zipriztitzen doa…

Gaur egun lan taldea osatzen dute Euskal Herri osoko eta esparru ezberdinetako hainbat eragilek:

Irrien Lagunen Kluba, Lizarrako eta Iruñeako Udal haur eskoletako taldea, HIk Hasi pedagogía ekimena, Oarsoaldeko garapen agentzia, Euskaltzaleen Topagunea, Sorguneak Ikertegia (HUHEZI-MU), Aisiola (Ikastola Elkartearen aisialdi taldea), Pil pilean (Soraluzeko euskara elkartea), TXatxilipurdi (Arrasteko euskara eta aisialdi elkartea), TTakun (Lasarte-oriako euskara elkartea) eta Urtxintxa Bizkaia, Tabakalera.

Ikus daitekeenez Euskal Herriko lurralde, herri askotarikoak izateaz gain, esparru eta izaera ezberdinekoak ere badira erakundeok: aisialdia, hezkuntza, aisialdia, euskalgintza, administrazioa, taldeak, federazioak, elkarteak…

Aisia eredu berri baten proposamenarekin dator OinHerri. Aisialdi ereduak zazpi kontzeptu; zazpi ezaugarri ditu oinarrian:

1.-Haurren kulturaren aitortza (pertsona oso moduan onartu. Sentitzeko, pentsatzeko …gaits.)

2.-Benetako parte hartzea eta erabaki ahalmena (zintzoa, kontuan hartuko eta betetzeko )

3-Aisialdi hezitzailea (gozamen eta poza emango ditu eta balioetan hezteko potentzial izuga)

4.-Euskalduna (euskaratik eta euskaraz. Guretzako ona dena partekatu nahia)

5.-Aniztasunean berdin eta parekidea (denetzako eta denentzako aukera berdinak)

6.-Ingurune naturala eta kulturalaren zaintza

7.-Komunitate sarea eta auzolana

Zazpi ezaugarri hauek, aisialdi ereduan, elkarrekin joan behar dute, elkar osatu eta aberasten direlako. Eta aisia eredu oso eta koherentea izatekoa, halabeharrez zazpiak elkarrekin joana behar direla ulertzen dugulako.

 

3, 2, 1 GOGOETA PROZESUA; 3, 2, 1 Jardun!!

25urte_jardutekoAzken hogeita bost urte hauetan Bergaran euskararen egoera (ezagutza eta erabilera nehurgailu ezberdinak kontuan hartuta) izaten ari den bilakerak kezkaturik batetik, eta Bergarako euskalgintzaren bilakaeraz eta egoeraz (Jardun euskara elkartearena bereziki) hausnartzeko une egokia izan zitekeela jabeturik bestetik, gogoeta prozesu bat abian jartzea erabaki zuen Jardun euskara elkarteak.