TopaEguna 2015: Egitaraua

Goizeko 10:00tan ekingo diogu Topa Egunari, Lasarte Oriako Txistularien Diananarekin. Ordu erdi beranduago hasiko dira esperientzien trukegunea Mirentxuenea Etxean eta kantu eta dantza jira txikia Zumaburutik.

Esperientzien trukegunean, euskaltzaleen mugimenduko kideen antolaketarekin edo parte hartzearekin garatzen ari diren bost esperientzia ezagutu ahal izango ditugu. Ordu eta erdiz entzuteko, ikusteko eta ikasteko aukera izango dugu.

Ordu berean goizeko 11:00tan hasita ere baina herriko beste muturretik, haurren kantu eta dantza jira abiatuko da. Bi orduko ibilbidea egingo du eta bertan hianbat gelditune egingo ditu, horietako bakoitzean dantza eta kantu erakusltaldiak eskainiz. Azken geldiunea hain zuzen ere Mirentxuenea Etxean egingo du 12:30tan bertan trukegunean parte hartu duten lagunak jaso eta kalejiran Okendo plazarino lagunduko dituztelarik.

13:00tan Okendo Plazan Ongi Etorria egingo da jaian parte hartzeko gogoz hurbildutako Lasartear eta kanpotarrei. Harrera egingo da kantu eta dantza saio banakin. Bertan bildutakoak aukera izango dute elkarrekin kantatu eta dantzatzeko; ekitaldirako bereziki dantza eta kantu herrikoiak aukeratu baitira. Ondoren herrian, kondaira ugariren protagonista den “Okerra” harria jasotzeko erakustaldia izango da. Eta azkenik Ongi etorria eta goizari amaiera emateko elkarrekin “Txotx eta Topa” egiteko aukera izango dugu.

14:30tan bazkarirako tartea hartuko dugu. Okendo plazan, 300 lagunentzako tokia egingo dugu (eguraldia txarra balitz, frontoian) baina ezinbestekoa da lehenbailehen bazkarirako izena ematea

Bazkalosteko ugari izango ditugu, gustu eta adin guztietarako! 15:30tan haurrentzako jolasak izango dira. Ondoren Topa Eguneko Ekitaldia izango dugu. Bertan hurrengo urtean Topa Eguna non eta zein elkarteren eskutik antolatuko den jakingo dugu, lekuko truquea egingo baita.

Arratsalderako saiorako musika, kantua eta dantza izango dira nagusi. Okendo Plazana bertan eta arratsaldeko 17:00tik aurrera Irrien lagunen “Ane eta Piratak” ikuskizun parte hartzailea, Txarangaren animazioa eta “Eztengiroren” Erromeria izango ditugu.

20:00tik aurrera herriko hainbat tabernatan triki pintxo potea izango da. Eta Okendo Plazan jaiak 21:00tan amaitzen duen arren, herrian triki pintxo potea eta txarangaren animazioarekin jairako aitxakia izango da.

 

Urriak 17an Topa Egunak, Lasarte-Oriako Euskal Jaiarekin bat egin du eta egitaraua antolatu da bertako hainbat talde eta eragileen laguntza eta parte hartzeari esker.

Animatu Topa Egunera hurbiltzen eta ez ahaztu dantzarako gogoa ezta baserritar jantzia (edo elementuren bat txapela, zapia…) ekartzea.

 

10:00  Diana

11:00 EsperientzienTrukegunea Mirentxuenea Kultur Etxean

11:00 Kantu eta dantza Jira Txikia Zumaburutik Okendora

13:00 Ongi etorri! Ekitaldia Okendo Plazan

14:30 Herri bazkaria (Okendo Plazan /frontoian euria balitz)

15:30 Haur eta gaztetxoentzako jolasak (Okendo plazan)

16:30 Topa Ekitaldia.

17:00 Irrien Lagunen “Ane eta Piratekin” ikuskizuna parte hartzailea (Okendo Plazan)

18:30 “Ointxe iñ deu” Txaranga (Okendo plazan)

19:00 Erromeria. “Eztengiro” taldearekin (Okendo Plazan)

20:00…  Triki poteoa eta pintxo potea herrian zehar