Sentiberatzea

Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak BADUZU sortu du, euskal kontsumitzaile eta zerbitzu-emaileen komunitatea. Baduzu-ren helburua hizkuntza kontsumorako irizpide bihurtzea da. Horretarak, Euskal kontsumitzaileen Sarea osatu behar dugu lehenik eta zeregin horretan behar beharrezkoa da euskaldunen partaidetza eta lankidetza. Egitasmoa ezagutzera emateko…

Merkealdian euskarak komertzioetako erakusleihoetan duen presentzia aztertu dute Bagerak eta Berbarok

Donostiako Bagera elkarteak eta Durangoko Berbaro elkarteak merkealdiak erabili dituzte Donostia eta Durangoko zenbait kaletako komertzioetako erakuslehioetan erabiltzen diren hizkuntzak aztertzeko. Azken asteotan eman dituzte egindako neurketen emaitzak. Donostia: Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?… (Bagera elkartea) Durango: Merkealdian euskara garesti dago…

Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak jardunaldia

Maiatzaren 26an egingo da Bilbon Ezkerraberri fundazioak, EHUgunek ea Centre Maurits Coppieters-ek antolatutako “Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak” jardunaldia. Jardunaldiaren aurkezpenean ondoko helburuak zehaztu dituzte antolatzaileek: Migratzialeen fluxuak Europako gutxiengo kultural eta linguistikoetan duten eragina aztertzea. Ondorioez gogoeta egitea.…

Berdintasuna, zapalkuntza

Hanna Lantho hizkuntzalari finlandiarra elkarrizketatu zuten aurrekoan Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Lanthok ikerlan bat egin berri du, Bilboko euskaldunen artean gertatzen den ‘code-switching’ edo hizkuntza nahasketari buruz. Euskañolari buruz, alegia. Besteak beste, erdaldun elebakarren ‘euskararen inposizioari’ buruzko diskurtsoaz galdetu zioten…

Hitzarmengintza arloan lanean diharduten elkarteen topaketa

Euskararen erabilera sustatzearren, erakunde eta elkartetan eragiteko hitzarmengintzan oinarritutako metodologían oiniarritutako programak dituzten bazkideen arteko topaketa deituko du Euskaltzaleen Topaguneak urriaren 29rako, Durangoko Elkartegian. Topaketa honen helburua, esparruan lanean dihartuen elkarteen artean lan arloari dagokionean zein egoeratan gauden eta zein…