Hedabideak

GUREAN.EUS: gertuko albisteak, gaika antolatuta

TOKIKOMek euskarazko komunikabide berri bat aurkeztu du egunotan. GUREAN.EUS webguneak TOKIKOM osatzen duten 60 hedabideetako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu (ekonomia, kirola, kultura, politika, gizartea, tenologia…), eguneroko errealitatearen gertu-gertuko ikuspegia eskaintzeko asmoz. Informazio gehiago  

Euskal espazio komunikatiboaren gaineko jardunaldia antolatu du Ezkerraberri fundazioak

Urtarrilaren 31an Bilbon egingo ditu Ezkerraberri fundazioak hurrengo jardunaldiak. Euskal espazio komunikatiboa izango dute aztergai. Bi elementu izango dira aztergai jardunaldian: eraldaketa dijitalak dakartzan erronkak, batetik, eta euskararen lekua, bestetik. Informazio guztia Ezkerraberri.eus gunean aurkitu daiteke.Tokikom-eko ordezkariek ere parte hartuko…

Hedabideentzako diru-laguntza deialdiak argitaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo euskarazko hedabideentzako diru-laguntza deialdia argitaratu du. Irailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da deialdia. Deialdi bakarra izan arren, bi atal bereizten ditu, eta beraz, bi laguntza mota jasotzen ditu: Gipuzkoako aldizkako argitalpenentzako diru-laguntzak, eta Euskarazko toki…

Hiru urterako hedabide deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiru urterako deialdia argitaratu du, euskarazko hedabideentzako. “2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak” izenburua du deialdiak eta lehenengo aldiz hurrengo hiru urteetarako diru-laguntzak ebatziko dira horrela. Beraz, 2016, 2017 eta 2018…