Euskaltzaleen Topagunea

Irrati kolaborazioak

Euskaltzaleen mugimenduaren berri eman eta hizkuntzaren normalizazioaren inguruko berri eta iritziak hedatzeko Info 7 eta Radio Euskadi irratietan kolaborazioak hasi ditugu ikasturte honetan. Info 7 Irratiko Gureaz Blai saioan egunero-egunero Egin Kontu izeneko tarte bat eskaintzen zaio iritziari, 12etatik aurrera.…

Udazkena prestatzen

Opor giroa nabarmena da azken asteotan: herrietako jaiak non-nahi, auto karabanak hondartza bideetan, ohi baino jende gehiago mendian,… eta gorputzak zein buruak atseden eske. Gu ere bagoaz oporretan, indar-berrituta bueltatzeko konpromisoarekin. Urtero modura, udazken betea datorkigu eta abiada hartzeko prest…

Egian euskaraz ekimena, sormen eskolak eta parte hartzea sustatzeko proposamenak ekainaren 16ko mintegian

Ekainaren 16an Durangoko Landako elkartegian egingo da Araba eta Bizkaiko euskaltzaleen elkarteen mintegia. Iaz hasitako bideari jarraituz, hedapenerako interesgarriak diren esperientzia eta egitasmoak aurkeztuko dira mintegian eta herri gehiagotara hedatzeko zer aukera dauden aztertuko da. Hiru esperientzia aurkeztu eta beraien…