Topaberri 60 kalean

Topaberri buletinaren 60. zenbakia argitaratu da urtarrilaren bukaeran. Zenbaki honetan azaroan Donostian burututako e2i jardunaldiak aztertu dituzte bertan parte hartu duten hainbat lagunek. Jardunaldietan entzundakoen iritziez gain, 2007 urtean Topaguneak ospatutako 10. urteurrenaren harira idatzitako bi iritzi artikulu ere aurkitu ahal izango dira buletinean.

Ondorengoak dira iritzi emaileak:

  • Zintzo Mintzo euskara elkarteko kideak
  • Galder Unzalu, Berbaizu euskara elkarteko kidea
  • Ainara Labado, …Eta Kitto! euskara elkarteko kidea
  • Mailu Arruti, Ttakun euskara elkarteko kidea
  • Estepan Plazaola, Goiena kooperatibako kidea
  • Benito Fiz, Asapala euskara elkarteko kidea
  • Jon Unanue, Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko kidea
  • Karmen Irizar eta Iker Martinez de Lagos, Topaguneko Zuzendaritza Batzordeko kideak 

 

Topaberria PDF formatuan eskuratzeko, dokumentazio gunera jo dezakezue.ÂÂ