zubideiak archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Udazken bizi baterako prest
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/08/03
Udaldia heldu da, oporrak Topagunean. Abuztuan erabateko etenik ez dugun arren, Topaguneko lankide gehienek oporraldia hartuko dugu hilabete honetan. Horregatik, litekeena da hurrengo asteotan ohi baino mugimendu gutxiago igertzea gurean. Abuztuaren bukaeran indarberriturik bueltatzeko atsedenaldia hartuko dugu. Indarberriturik, baina prest, udazken bizia baitugu aurretik. Urtero izaten dira beteak Euskaltzaleen Topagunearen udagoienak, eta aurtengoa ez da […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/07/20
Urriaren  20an euskara modu ezberdinean bizi duten hainbat lagun elkartuko gara Donostiako Miramar Jauregian. Bertan “Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?” galdera proposatuko dugu abiapuntu modura, Euskal Herrian ofizial diren hiru hizkuntzetan. Gune Irekiaren metodologiaren erabilita egingo dugun gizarte elkarrizketaren honen bidez, euskara eta aniztasunaren inguruan modu ireki eta parte hartzailean hausnartu nahi dugu. […]
Zubideiak: Euskaraz, aniztasunaz eta bizikidetzaz elkarrizketa zintzoa
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/31
Maiatzaren 7an euskara modu ezberdinean bizi duten 90 pertsona elkartu ziren UPV/EHUren Leioako Campusean. “Zelan lagundu dezake euskarak, hemen, Euskal Herri anitz honetan, bizikidetza indartzen?” Galdera nagusi hori izan zen Gune Irekiaren abiapuntua. Ez zen hitzaldirik egon, ez zen galderari erantzungo zion aditurik izan, bertan bildutakoen artean osotu zuten eguneko agenda. Kalitatezko elkarrizketa Deigarria izan […]
Bizikidetza ariketa izan da Zubideiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/13
Egun betea eta aberatsa izan zen maiatzaren 7an Leioan, EHUko Bizkaiko Campuseko irakasleen unibertsitate eskolan, bizi izandakoa. Guztira 90 lagun hurbildu ziren Zubideiak gune irekira, eta iragarri modura, gizarte elkarrizketa zabal eta aberatsa egin zen bertaratutakoen artean. Partaideen artean aniztasuna nagusi. Euskalgintzan ari diren euskaltzaleak, erakundeetako teknikariak, hezkuntza munduko profesionalak, etorkin kolektiboetako ordezkariak, unibertsitateko irakasleak, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    28 − = 25