Tag Archive for tokikom

GUREAN.EUS: gertuko albisteak, gaika antolatuta

TOKIKOMek euskarazko komunikabide berri bat aurkeztu du egunotan. GUREAN.EUS webguneak TOKIKOM osatzen duten 60 hedabideetako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu (ekonomia, kirola, kultura, politika, gizartea, tenologia…), eguneroko errealitatearen gertu-gertuko ikuspegia eskaintzeko asmoz. Informazio gehiago  

Jone Guenetxea presidente hautatu eta jauzi kualitatiboa egiteko plangintza onartu du TOKIKOMek Batzar Nagusian

TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneak ohiko Batzar Orokorra egin du Eibarko Markeskua Jauregian, eta 2017rako jauzi kualitatiboa dakarren plangintza onartu du. Horrekin batera, Durangaldeko Anboto astekariko zuzendari Jone Guenetxea Arrindak hartu du presidente kargua, 2014tik kargua zuen Urko Aristiren ordez.  Bost…

Iruñerriko euskarazko telebista martxan

Otsailaren 2az geroztik, Iruñerriak badu tokiko telebista berri bat, euskaraz hutsez: 1997an Baztan inguruan sortutako Xaloa Telebistak LTDan emititzeko lizentzia jaso zuen 2013an, Iruñerrian emititzeko. 2014ko azaroan TOKIKOMek, Topaguneak eta Udalbiltzak abiatutako diru-bilketa kanpainari esker, emititzeko tresneria instalatzeko behar zituen…