mintzapraktika archivos - Page 5 of 6 - Euskaltzaleen Topagunea

Mintzalagunen izen emate kanpaina prestatzen ari gara
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/08
Urtero bezala, ikasturte hasieran mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko izen emate kanpaina abiatuko dugu euskaltzaleen elkarteen artean. Irailaren bukaeran izango da, baina honezkero hasi gara kanpaina prestatzen. Getxoko zenbait berbalagunek lagundu digute aurtengo euskarriak prestatzen, eta dotore dotore ikusiko dituzue kartel eta eskuorrietan. Eskerrik asko koadrila! Aste honetan, berriz, bideoa grabatu dugu, baina ikusteko, irailera arte […]
20 aldiz topa, mintzalagun!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/25
“Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten dugun aldi bakoitzeko.” Mintzalagun egitasmoen 20. urteurrena ospatu zuten lehengo astean Donostiako Bagera elkarteko mintzalagun eta euskaltzaleek. Egia auzoko Gasteszenan bildu ziren, dantza, antzerki eta bertso artean, hogei urteko ibilbideari begiratu eta bide horretan aritutakoei eskerrak emateko. Dozena bat lagunek sortu zuten lehen mintzalagun taldea, […]
Mintzalagunen 20. urteurrena ospatuko dute Donostian
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/12
Ikasturte honetan 20 urte bete dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik. Donostiako Bagera elkarteko kideek sortu zuten egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Duela 20 urte, dozena bat lagun hasi ziren Donostian, eta gaur egun 200 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal Herrian, […]
Mintza Eguna izango da larunbatean Izarran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/28
Euskal Herri osoko mintzalagun eta euskaltzaleek jai giro paregabea izango dute larunbat honetan Izarran (Urkabustaiz, Araba). Zuia kuadrillako mintzalagun eta lagunek egun osoko egitaraua antolatu dute gerturatu nahi duten guztientzako, eta herriko gazteen eskutik gauerarte luzatuko da Mintza Eguna. Hauxe da egitaraua: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, […]
Euskal Herriko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n Izarran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/19
Hamar egun barru izango da Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia. Maiatzaren 31n Izarran (Araba) elkartuko dira mintzalagunak, egun osoko festan. Gorbeialdeko mintzalagunak dira aurtengo jaiaren antolatzaileak, eta buru belarri ari dira lanean gainontzeko lagunei harrera ona egiteko. Hona hemen egitaraua: 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa plaza berrian. 12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    51 − 44 =