mintzapraktika archivos - Page 2 of 6 - Euskaltzaleen Topagunea

Karlos Goñi Zeligeta: ikasturte berrian ere Mintzalagun!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/06/03
Duela 12 urte hasi zen Karlos Mintzakiden bidelari, euskara praktikatzeko. Orain bidelagun aritzen da, euskaraz aritu nahi dutenei laguntzen, mendi-talde batean. Mintzalaguna izateak merezi duela dio “euskaraz aritzeko lotsa kentzeko,  lagun euskaldunak egiteko eta herrian euskaraz aktibitateak egiteko”. Urte askotan jarraituko omen du MintzaPoza praktikatzen.     Nola hasi zinen zu Mintzalagun? Talde batean. Mintzakiden […]
Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/05/27
Urteroko hitzordua da Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak gelditu. Ez horixe! Beraien artean elkartuz eta euskara praktikatuz jarraitu dute, horretarako bideak topatuz.  Ospakizun bat baino […]
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/10/01
Euskal Herrian 1000 mintzapraktika talde baino gehiagotan elkartzen dira, astero, ordubetez, 6000 mintzalagunetik gora. Izan ere, mila arrazoi daude jauzi egiteko, mintzalagun bihurtzeko.  Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero. Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro […]
Udazken bizi baterako prest
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/08/03
Udaldia heldu da, oporrak Topagunean. Abuztuan erabateko etenik ez dugun arren, Topaguneko lankide gehienek oporraldia hartuko dugu hilabete honetan. Horregatik, litekeena da hurrengo asteotan ohi baino mugimendu gutxiago igertzea gurean. Abuztuaren bukaeran indarberriturik bueltatzeko atsedenaldia hartuko dugu. Indarberriturik, baina prest, udazken bizia baitugu aurretik. Urtero izaten dira beteak Euskaltzaleen Topagunearen udagoienak, eta aurtengoa ez da […]
Mintza Eguna: Hondarribian izango da ekainaren 2an
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/19
Hondarribian izango da aurten Euskal Herriko mintzalagunak bilduko dituen festa handia. Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko!

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 3 = 3