mintza eguna archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Mintza Eguna: Hondarribian izango da ekainaren 2an
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/19
Hondarribian izango da aurten Euskal Herriko mintzalagunak bilduko dituen festa handia. Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko!
Mintza Egunaren kronika iruditan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/19
Euskararen, jaiaren eta bizitasunaren marka utzi zuten Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunek maiatzaren 14an! Eguna eguraldi kaxkarrarekin esnatu zen arren, orduak aurrera joan ahala, giroa berotuz joan zen eta arratsaldeko erromerian zapi gorriak airean ibili ziren jaira hurbildutako guztiak. Atarrabian nabaritu zen haien falta 19:00ak aldera, Mintzalaguna beraien herrietara bueltan abiatu zirenean. Datorren urtean errepikatzeko […]
Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/01
Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
Eskermile Bera!
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/02
Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Mintza Eguna izan genuen Beran. Herriko solaslagunek egun pasa ederra eskaini ziguten bertaratutako mintzalagun eta euskaltzaleei, hamaiketako, ibilbide gidatu, dantzaldi eta guzti. Argazkiekin gozatzeko unea da. Berara heldu berri, ongi etorria eta hamaiketakoa izan genituen. Bertsolariak, txapalartariak, herriko umeek mintzalagunei egindako marrazkiak… jatekoa Berako solaslagunek eurek prestatu zuten! […]
Badator Mintza Eguna!
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/27
Mintzalagunak, Garmendiko Bordako Gasna, txalapartariak, solaslagunak, hamaiketakoa, bertso eskolako kideak, Oharkabe taldea, Barojatarren etxea, gaztetxea, San Miguel zubiko historia eta sorginen istorioak, kalejira, bazkaria, eguraldi ona… Berako solaslagunek dena prest dute larunbateko Mintza Egunerako! Goizeko 11:00etatik aurrera, plana dugu Beran! 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Rikardo Baroja Eskolan 12:00 Bi aukera: A) Bera altueratik. Lekueder […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    88 + = 98