#lekeitio archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Zabalik da 19.Kameratoian izena emateko epea
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/09/18
  Gai zara 36 ordutan film labur bat egiteko? 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea bazara hau da zure lehiaketa! Zabalik da 19. Kameratoian izena emateko epea eta zabalik egongo da urriaren 18ra bitartean. Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko 46. Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen euskarazko ikus-entzunezkoen rally-ak, 19.edizioa ospatuko du urriaren 20tik 22ra bitartean […]
18. Kameratoiko izen-ematea zabalik da
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/09/16
  Gaur ireki da Kameratoia lehiaketan parte-hartzeko izen-emate epea eta urriaren 16ra bitartean egongo da zabalik, Kameratoiaren webgunean. Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko 45. Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen euskarazko ikus-entzunezkoen rally honek bere 18.edizioa beteko du aurten eta urriaren 21etik 23ra bitartean ospatuko da Lekeition. Kameratoiak Paul Urkijo (Errementari, Irati) zuzendari ospetsua izango du gidari. […]
Marilin taldearen “Urak dakarrena” lanak irabazi du 15. Kameratoia Lekeition
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/10/27
Urriaren 25etik 27ra bitartean ospatu den 15. Kameratoiko lehen saria Marilin talde ondarrutarraren “Urak dakarrena” laburmetraiak irabazi du. Guztira 9 lan aurkeztu dira Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen ikus-entzunezko rally honetan. Itxaso Paia, Euskaltzaleen Topagunetik eta Ibon Noya, Lekeitioko udaleko Kultura Saileko teknikariak edizio honetako giro ona eta lanen kalitatea nabarmendu […]
Kameratoia 2018:  24 ordutan eta Lekeition lo egiteko aukerarekin
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/07/08
Badator Kameratoia 2018 ikus-entzunezkoen rallya! Uda luzeagoa eta adrenalina gehiago nahi dugulako, aurten txankletetan bizitzeko moduko Kameratoia antolatu dugu. Izen ematea irailean zabalduko den arren, uztailean gatoz iragartzera: hortzak luzatzeko moduko plana delako eta plazak mugatuak izango direlako. Euskal Zine Bileraren 41.edizioa zabalduko du ikus-entzunezko rallyak eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzea aurreikusten […]
Uda films taldeak irabazi du hirugarrenez Kameratoia
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/30
“Dzanga” gaiari helduta, aurkeztutako 18 taldetatik 13k bete dituzte rallyko irizpide guztiak. Uda films taldeak irabazi du Kameratoia rallyaren lehen saria, hirugarren urtez jarraian, “Tazan” laburrarekin. Durangotik Lekeitiora egin du aurten Rallyak, Euskal Zine Bileran gazteei espazio propioa eskaintzeko. Eta gazteek zinez erantzun dute: 70 gaztetik gora jo eta su aritu dira 48 orduz euskarazko laburrak […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 49 = 59