kultura archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Udagoieneko Ostera Berrizen hasiko da Anariren zuzenekoaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/16
Euskarazko Bizkaiko Kultur zirkuituak Berriz, Igorre, Bilbo, Arrigorriaga eta Leioa bisitatuko ditu XVIII.edizio honetan. Aurtengo Udagoieneko Ostera urriaren 21etik abenduaren 2ra izango da eta sei zuzeneko emanaldi izango ditu:  Anari, Larregi eta “Hesian” taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken “Maletak” ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke […]
Nazioarteko proiektuetan gure hizkuntzei lekua egiteko “gida ez-perfektua” aurkeztu dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/24
Pasa den asteartean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, TOSTA ekimenaren bi emaitza aurkeztu genituen Donostia 2016k eta Euskaltzaleen Topaguneak: batetik, nazioarteko kultur proiektuetan hizkuntza gutxituak lehenesteko “gida ez-perfektua” eta, bestetik, Tosta ekimenaren bidaia jaso duen dokumentala, Jorge Fernández Mayoralek zuzendutakoa. “Gida ez-perfektua” Nazioarteko proiektuetan ari diren eta hizkuntza gutxituekiko errespetuzko kudeaketa sustatu nahi duten kultur eragileei […]
Tosta ekimena, Europako hizkuntza txikiak elkarlanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/07
Tosta, Europako Atlantikoko zazpi hizkuntza txikik elkarlanean osatu dugun ekimena da. Donostia 2016rekin batera, hizkuntza aniztasuna ospatu eta aldarrikatu dugu Galizia, Gales, Eskozia, Irlanda, Kornualles, Frisia eta Euskal Herriko hizkuntzetako zenbait eragilek. Kulturgintza oinarri hartuta, urte hasieratik hona sortzaile egonaldiak eta jaialdiak antolatu ditugu komunitate guztietan. Tosta ekimena, zergatik? Proiektua osatzen dugun eragileek gure komunitateetan […]
Irailaren 22tik 25era izango da Tosta jaialdia, Errenterian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/07/10
Galesen izan zen pasa den asteburuan Tosta karga, Ceredigion herrian, Europako hizkuntza aniztasuna azaleratu eta ospatuz. Bertan aurkeztu zuen Uxue Arzelus zinegileak Hitz gutxitan dokumental laburra. Eskoziara bidean dira orain kontainerrak, datorren astean bertan izango baita jaialdia. Horrela, astiro astiro zazpi hizkuntza komunitateetan geratuko da Tosta, eta irailean helduko da Euskal Herrira. Atlantikaldia jaialdiarekin batera […]
Zer egingo dugu gure kulturarekin? Jalgi plazara
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/07
Taula gainera gorputz bat ateratzen duzunean politikoki zerbait esaten ari zarela irakurri diogu Lapurdiko dantzari eta koreografoari, transmisioa beraien lanaren hedapenaren funtsezko urratsa dela. Irakurri dioguna oholtzan ikusi diogu, gogoetatu duena praktikan zelan gauzatzen duten. Arteak herrigintzan ere estrategikoa izan behar duela dio artistak, artea eta aktibismoa eskutik helduta doazela. Kiroldegi batean, kulturaren ez-ohiko ez-lekuan […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    44 − = 38