film laburrak archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Zabalik da 19.Kameratoian izena emateko epea
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/09/18
  Gai zara 36 ordutan film labur bat egiteko? 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea bazara hau da zure lehiaketa! Zabalik da 19. Kameratoian izena emateko epea eta zabalik egongo da urriaren 18ra bitartean. Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko 46. Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen euskarazko ikus-entzunezkoen rally-ak, 19.edizioa ospatuko du urriaren 20tik 22ra bitartean […]
‘Agur’ film laburrak irabazi du 16. Kameratoia
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/11/23
Atzo, hilak 22, egin zen sari banaketa ekitaldia online Ugaitz Alegria aktorearen gidaritzapean, eta epaimahaiaren zein ikusleen sariak jakinarazi zituzten. Hasieran 110 zinemazalek, 32 taldetan antolatuta, eman zuten izena Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen dugun Kameratoia film laburren rallyan parte hartzeko, baina 26 izan ziren azaroaren 15eko zitara garaiz heldutako proiektuak.  36 orduko lan gogorra […]
DemaS.A: finalisten final handia Irudienean!
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/05/09
2018ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako lehiaketa berri bat estreinatuko du Euskaltzaleen Topaguneak: DemaS.A, sortzaile amateurren arteko dema.  Finalisten final handia izango da. Zer da DemaS.A? Zer helburu ditu? Honakoek parte hartuko dute: Euskarazko laburmetraiak, 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, eta aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2017ko urritik 2018ko urrira bitartean burututakoak). […]
Laburbira 2018: sentsazioz josita dator
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/02/19
Otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 27an Arrasaten amaituko da. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta València. Umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste, aurtengoek dakartena. Sentsazioz jositako 8 piezekin osotu dugu aurtengo emanaldi puska; publikoari gozarazteko emozio karga bat. Hamabost urte beteko ditu aurten […]
Laburbira: filmak aurkezteko azken eguna abenduak 15
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/08
2018ko Laburbiran parte hartzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Datorren urtarrilean aukeratuko dira zirkuituaren 2018ko edizioan eskainiko diren lanak. Aurretik, esan bezala, abenduaren 15erarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. 2015etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak izan behar dute lanek. Urte osoan zehar jasotako lanekin batera aztertu eta ondoren herriz herri eskainiko diren filmak aukeratuko dira. […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    7 + 1 =