euskara archivos - Page 7 of 9 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskararen Kriseilua Gatikan eta Diman
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/12
Euskara biziberritzeko ekimen bana ari dira gauzatzen Gatikan eta Diman 2015-16 ikasturtean, Topagunearen laguntzaz. Tipi-Taupa izena hartu duen ekimenak jarduera ezberdinak izan ditu barneratuak, sentsibilizazioa, aisialdia eta transmisioari lotutakoak denak. Horietako bat izan da apirilean abiatu dugun Euskararen Kriseilua. Tipi-Taupa iazko irailean abiatu eta jadanik hasi da ekimenean ereindako hazia fruituak ematen: Diman euskara elkarte […]
Toki komunikabideen edizio berezia, abenduaren 3an
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/03
TOKIKOM sareko hainbat hedabidek zenbaki berezia kaleratu dute, erdaraz, euskara ulertzen ez dutenei ere euskal komunitatearen berri emateko. Normalean euskara hutsez argitaratzen diren zazpi toki komunikabidek oso zenbaki berezia kaleratu dute gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: 2014an AIARALDEA aldizkariak izandako ideiari jarraiki, Beterri-Buruntzaldeko AIURRI, Araban banatzen den ARABAKO ALEA, Elgoibarko BARREN, Debagoienako GOIENA, Uribe-Kostako HIRUKA, […]
Erabili, bizi, erabiZi
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/03
Erabizitzea da hitz egin, berba egin, solastu, mintzatzea etxetik plazara eta plazatik etxera eraman eta ekartzea sentitzen dudana eta sentitzen dudan moduan esatea Erabizitzea da sentitu, pentsatu, ekitea; batez ere, egitea eta maite zaitut, gorroto haut, tximeleta, astazakil, kikara edo maleruski esatea xedapen gehigarri bat idatzi eta emendakina aurkeztea alkateari euskaraz hitz egitea, eta alkateak […]
Blagan euskaltzaleen elkartea sortu dute Hondarribian
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/29
Joan den larunbatean egin zuten Hondarribiko euskaltzaleek sortu berri duten elkartearen eratze batzarra. Joan den ikasturtean, 4-5 euskaltzalek Hondarribian euskararen erabilerarekin kezka partekatuz abiaturiko ekimenak larunbat honetan izan zuen loraldia. Bertan elkartearen izena erabaki eta estatutuak adostu zituzten, besteren artean. Elkartea sortzeko prozesuan Euskaltzaleen Topaguneak bere laguntza eman du, udaberrian buruturiko parte hartze prozesua dinamizatuz. […]
Maiatzaren 23an ospatuko da Auzoko egitasmoaren jaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/21
Eskoriatzan elkartuko dira  Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 23an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Iazko arrakasta ikusita, jai hau antolatzen den bigarren urtea izango da. Herritar guztientzat zabalik dagoen egitaraua prestatu dute horretarako, euskara ardatz izanik, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturei ere lekua eginez. Eskoriatzarekin batera, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    − 6 = 1