euskara archivos - Page 5 of 9 - Euskaltzaleen Topagunea

Topaldia urtarrilaren 25 eta 26an, zubigintza ardatz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/11
Urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako elkartegian aurtengo Topaldia. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburuko jardunaldiotan, zubigintza izango da gai nagusia. Bi eguneko egitaraua lau bloketan banatu da: Lehenengo atalean euskararen eta euskararen hizkuntza komunitatearen garapenean hurrengo urteetan euskaltzaleen mugimenduarentzako giltzarri izan daitezkeen lan-ildoak izango dira aztergai, batetik, eta zubigintzak izango duen garrantzia […]
Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/03
2016ko abenduaren 2an jokatu zen, Oihaneder Euskararen Etxean,Gasteizko Euskararen Ginakanaren 2.edizioko finala. Hurrengo bideoan daude bilduta egun hartako irudiak, gazteen esanak eta abarrak. On egin!
Gudariak taldeak irabazi du Gasteizko Euskararen Ginkana
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/12/02
Finala Oihanederren burutu da gaur, 11:00etan hasita eta lehen saria “Gudariak” taldeak irabazi du; 800euro ikasbidaiarako edo bonosaritan. Guztira 74 talde hasi ziren ginkanan (304 gazte) eta haietarik 33 heldu dira ginkanako internet bidezko 6 probak egitera. Final handira, berriz, puntu gehien bilduak zituzten lau taldeak. Ez da, ez, meritu makala! Hona hemen finaleko sailkapen […]
Euskararen Ginkanan parte hartzeko azken aukera
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Abenduaren 3an amaituko da Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 5. edizioan izena emateko aukera. Egun horretan abiatuko da euskararekin eta euskaraz gozatzeko aukera ematen duen lehiaketa. Lehiaketa Ekoguneak antolatzen du, Azkue Fundazioaren babesarekin. Ginkanaren bosgarren edizio honek Hizkuntza praktika ekologikoak du gai nagusi, eta ginkanak dituen bi faseak (internet bidezko lehiak eta urtarrilaren 28an ospatuko den […]
Aurtengo Kameratoian 85 bat gazte arituko dira
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/28
Abenduaren 3an izango da Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyaren aurkezpena eta 6an sari banaketa. Parte hartzaileek 48 ordutan egin beharko dute film laburra eta antolakuntzari entregatu. Guztira 23 talde aurkeztu dira piztia pizteko gogoz. XII.Kameratoia basati-basatia dator! Irudienean ospatuko da laugarrenez, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean. Piztu piztia! Lemapean, aurten irudimena eta barruko “piztia” askatzera deitu ditugu […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 8 = 17