euskaltzaleak archivos - Page 2 of 3 - Euskaltzaleen Topagunea

Euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/13
Urtarrilean egindako Topaldian euskaltzaleen aktibazioa izan genuen aztergai eta bertan landu genituen autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea, besteak beste. Jardunaldietan jaso zirenetatik abiatuz Hamaika Telebistak “euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?” galdetu du bere Ertzak saioan. Saioan parte hartu dute jardunaldian hizlari izan ziren lau lagunek: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneko Imanol Larrañagak, Joxemi Zumalabe fundazioko Marta Luxanek, […]
Blagan euskaltzaleen elkartea sortu dute Hondarribian
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/29
Joan den larunbatean egin zuten Hondarribiko euskaltzaleek sortu berri duten elkartearen eratze batzarra. Joan den ikasturtean, 4-5 euskaltzalek Hondarribian euskararen erabilerarekin kezka partekatuz abiaturiko ekimenak larunbat honetan izan zuen loraldia. Bertan elkartearen izena erabaki eta estatutuak adostu zituzten, besteren artean. Elkartea sortzeko prozesuan Euskaltzaleen Topaguneak bere laguntza eman du, udaberrian buruturiko parte hartze prozesua dinamizatuz. […]
Urteko Batzar Nagusia egin zuen Euskaltzaleen Topaguneak
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/24
Batzar Nagusi bikoitza izan arren, arina eta laburra izan zen joan den ostiralean, apirilaren 17an Durangon egindako bilkura. Bikoitza diogu, urtero egiten den Ohiko Batzar Nagusiaz gain, estatutuak aldatzeko proposamenak egonik, Ez-Ohiko batzarra ere gehitu baitzitzaion hitzorduari. Edonola, aurreko hilabetean batzarra prestatzeko lurraldez-lurralde izandako bost bileretan gaiak aurreratzeak asko lagundu zuen bilera arina izan zedin. […]
Topaldia, kultur jarduera berritzeko gogoeta gune
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/13
Gogoetarako aukera paregabea izan genuen urtarrilaren 29an Durangon, euskaltzale antolatuok kulturgintzan dugun funtzioaren inguruan pentsatu eta jarduteko modu berrien gainean aritzeko aukera. Hitzaldi motibagarriak eta esperientzia interesgarriak izan genituen bertaratutakoek eta hurrengo urtetarako kultur jardueraren oinarri izango diren ardatz asko bertan entzun genituenaren ustearekin itzuli ginen etxera. Hizkuntzaren eta kulturaren erronkak aletzen hasi genuen goiza […]
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    66 + = 75