ekintza osagarriak archivos - Euskaltzaleen Topagunea

Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/01
Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
Mintzalagunentzako oporraldia Etxalarren, abuztuaren 1etik 9ra
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/07/07
Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako 9 eguneko egonaldia antolatu dute. Abuztuaren 1etik 9ra, euskaraz bizi, atseden hartu, lagun berriak egin eta esperientzia berriak izateko aukera paregabea dago, oraindik planik egin ez duten kideentzako: irteerak, sukaldaritza, kantu eta masaje tailerrak… Egonaldian mintzalagunek eta beren lagun zein senitartekoek eman dezakete izena, euskaraz aritzea da baldintza bakarra. […]
Autobusez joan daiteke Mintza Egunera
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/22
Maitzaren 30ean, datorren larunbatean, Euskal Herriko Mintza Eguna izango da Beran. Egun osoko jaia izango da, eta bertaratzeko autobusak antolatu dituzte euskaltzaleen elkarteek. 1) Bizkaiko autobusak, Getxo, Bilbo eta Derion jasoko ditu berbalagunak. 2) Gipuzkoako autobusa, Eibar, Elgoibar eta Donostian geratuko da. 3) Arabako autobusa Gasteiztik irtengo da eta Iruñerriko mintzakideak jasoko ditu bidean. Autobusen […]
Arabako mintzalagunentzako Mintzajolasak martxan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/11
MINTZAJOLASAK, Arabako mintzalagunentzako internet bidezko lehiaketa, martxan da. Hedabideak gaitzat harturik, ekainaren bukaera arte lau proba gainditu beharko dituzte parte hartzaileek, 4-6 laguneko taldetan. Mintzalagunak taldeetatik kanpo euskaraz bizi daitezen antolatutako ekimena da Mintzajolasak. Lehen edizioan, parte hartzaileak euskarazko hedabideetara gerturatzea da erronka. Lehen proba argitaratu dugu honezkero. Erantzun eta izena emateko epea maiatzaren 18an […]
Berako solaslagunek prest dute Mintza Eguneko egitaraua
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/11
Hamargarren Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako solaslagunek, eta plana zehatz kontatu digute: Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Rikardo Baroja ikastetxeko aterpean. Sarako Txalapartariek, Bortzirietako Bertso Eskolak, Baztango Fanfarre Mi Fak eta eskualdeko Solaslagunek parte hartuko dute bertan. Herriko Ikastetxeko haurrek egindako […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 7 = 12