2014 archivos - Euskaltzaleen Topagunea

35 film egongo dira Irudienean ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/05
Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plaza, Irudienea, laugarren urtez egongo da zabalik. Aurten ere, Zugaza zineman egongo da Irudienea, eta Durangoko Azoka bezala, abenduaren 5etik 8ra izango da. Film asko jaso ditugu aurtengo egitaraua osatzeko, berri pozgarria. Zoritxarrez, ezin izan dugu lan guztiak proiektatzeko tarterik egin, baina egitarau orekatua prestatzen ahalegindu gara: fikziozko filmak, dokumentalak, hizketarako gaiak, […]
Kameratoiaren 10. edizioa abenduaren 6tik 8ra egingo da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/28
2005 urteaz geroztik, Euskaltzaleen Topaguneak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du urtero. Aurtengoa 10. edizioa izango da eta iazko arrakasta dela eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazan egingo dugu, bigarrenez.   Lehiaketak 48 orduko formatua mantenduko du. Hala, abenduaren 6an, parte hartzaileek aurkeztu beharreko film laburren gaia eta bertan islatu beharko dituzten ezaugarrien zerrenda […]
Jolasa baino gehiago jardunaldiak Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/22
“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea. Hiru helburu nagusirekin antolatu dituzte jardunaldiok Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak, GEU elkartearen laguntzarekin: -Ume eta gaztetxoen aisialdian zein euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta  aisialdi, kultura […]
Derioko TopaEguna: gozagarri, pizgarri eta gertuko
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/14
Gertukoa eta pizgarria izan zen larunbatean Derion ospatutako hirugarren TopaEguna. Euskaltzaleak batu, amets egin, esperientziak trukatu, gozatu eta, batez ere, elkarrekin egoteko egun paregabea izan zen. Iban Arantzabalek ezin-hobe azaldu zuen twitter bidez zabaldutako mezuan: #topaeguna familiarra, etxekoa, euskaltzalea, goxoa. Tximintxek edarki asko antolatua. Txanda Lasarteri. Aupa! pic.twitter.com/Z5ALvmKvfL — Iban Arantzabal (@iarantzabal) October 11, 2014 […]
Topa egingo dugu urriaren 11n Derion
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/02
Ein daigun topa! Lemapean ospatuko dugu aurtengo TopaEguna, Derion, urriaren 11n. Euskaltzaleen topaguneetan, herriz herri antolatutako mugimenduan, parte hartzen duten euskaltzale guztiei dago zuzendua eta lemak dioenez, euskaltzaleon, auzolanaren eta mugimenduaren alde topa egiteko jai eta truke-eguna izango da. Hirugarrenez ospatuko da TopaEguna (aurreko edizioak Azkoitia eta Soraluzen ospatu ziren) eta aurtengo egunaren antolakuntzan Euskaltzaleen […]

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    87 + = 88