Haurrak

Haurtzaroan zernahi da erraza ikasten eta errepikatzen, eta hizkuntza ez da salbuespena. Umetan ikasitakoa, gainera, nekez ahazten da.

Euskara Elkarteek ere berebiziko ahalegina egiten dute umeekin. Haurrei dagokionez, oso garrantzitsua da aisialdiko jardueraz euskaraz betetzea, asteburu luzeetan, opor aldietan, entretenigarri euskarazkoak izatea, haurren gurasoak euskara erabiltzearen premiaz ohartaraztea eta abar.

TOPAGUNEko Haurren Sailak lehentasuneko tokia dauka Federazioan.

HELBURUAK

  • TOPAGUNEko bazkide diren Euskara Elkarteetan haur eta aisialdia lan arloak sustatzea.
  • TOPAGUNEko bazkide diren elkarteetako haur eta aisialdia arloei zuzenduriko zerbitzu eskaintza.

EGITURA

TOPAGUNEko Haur Sailak ez du zuzenean haurrekin lanik egiten, ezta hauentzako zuzenean jarduerarik antolatuko. Aldiz, Federazioko elkarteen haur sailei zuzenduko dio bere jarduera.

Haur eta aisialdiko jarduerak eta zerbitzuak antolatu eta bideratzeko, Haur Sailak teknikari bat eta Batzorde bat izango du. Horrela Federazioak markatutako ildo eta helburu orokorretarik abiatuta, Haur Batzordea, Zuzendaritza Batzordearen babesean eta teknikariaren laguntzaz, urteko kudeaketa plana jorratuko du.

DIMENTSIOA

TOPAGUNEko Haur sailak duen jarduera eta dinamika ondoko datuek adierazten dute:

  • TOPAGUNEko bazkideek antolatzen dituzten jardueratan lurralde eta herri ezberdinetako 7.350 haur biltzen da.
  • Nagusiki bi eta hamabost urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko egitasmoak lantzen dira.
  • Antolatzen diren jardueretan, orokorrean, parte-hartzerik handiena eta iraunkorrena lau eta hamar urte bitartekoa izaten da.