2021eko otsaila eta martxoan zehar aisialdi arloa jorratzen duten Euskaltzaleen Topaguneko elkarte bazkideek hiru gogoeta mintegi egin genituen, aisialdi arloaren artikulazio eta garapenerako bidea aztertu eta erabakitzeko modu parte hartzailean.

Mintegian bildutako elkarteetako ordezkariek, egindako azken batzarrean, Topaguneko aisialdi arloa artikulatzeko eta gorputz propioa emateko premia agertu zuten aho batez.

Elkarteen arteko komunikazioa indartzeko xedez, elkarlana eginez, sektorearen aitortza lortuz, ideia berritzaileen gune bihurtuz, aisialdiari bultzada emango dion komunitatea izango da Kukulaisi.

· HELBURU NAGUSIAK ·

  • Proiektu amankomunak lantzea
  • Aisialdiari buruzko ezagutza landu eta zabaltzea (formazioaren eta ikerketaren bidez)
  • Erakundeen aisialdi proiektuekiko babesa zabaltzea
  • Aisialdi talde zein elkarteak sortzen laguntzeko edota komeni denean herri gehiagotan elkartearen lana hedatzeko lanak lehenestea
  • Elkarrekin eta elkarrentzako sortutako sare berriaren etengabe elikatzea

KUKULAISI elkarteak Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.

· BAZKIDEAK ·

Gure bazkideek urteetan egindako ibilbidearen esperientzia elkartu da Kukulaisin. Helburu eta erronka amankomunek batzera eraman ditu, batera lanean jarduteko, sektorea indartzeko; finean, euskaraz bizi den aisialdia eremu guztietara hedatzeko. Egun, 17 elkarte gara sarean:

  • Bizkaia: Berbaizu Euskara Elkartea, Berbaro Elkartea, Bizarra Lepoan Euskara Elkartea
  • Gipuzkoa: Dobera Euskara Elkartea, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Hitzaro Elkartea, Jardun Euskara Elkartea, Loratu Aisialdi Taldea, Noaua Kultur Elkartea, Pil-pilean Euskaldunon Elkartea, TTakun Kultur Elkartea, Txatxikipurdi Haur eta Gazte Ekintzak
  • Araba: GEU Gasteiz Euskalduna Elkartea, Kirikiño Atxeden Taldea
  • Nafarroa: Karrikaluze Euskaldunon Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea Nafarroa
  • Euskal Herria: Euskarabentura Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea

KUKULAISI

Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.

Zearkale Kalea 36,
8. solairua, 6.bulegoa
48260 Ermua