Sormenaren bide ezkutuak

SORMENAREN BIDE EZKUTUAK.  2013 (15´36´´)

SormenarenBideEzkutuakSinopsia

Eneko Atxa sukaldariak eta Lara Izagirre zinemagileak sormenaren bideetan barrena eramango gaituzte. Nola egiten da hiru izarreko plater bat? Nola sormen-prozesuari buruzko film labur bat? Elkarren artean hain desberdinak diren bi diziplina horien bestaldera eramango gaituen bidaia. Ikusleari proposaturiko jolasa, bien arteko jolasa, sutondo eta zinemako argi artean jolasturiko jolasa. On egin!

 

Datu teknikoak

  • Gidoilari eta zuzendaria: Lara Izagirre.
  • Argazki zuzendaria: Jon Goitia.
  • Argazki laguntzailea: Agare López.
  • Editorea: Ibai Elorza.
  • Musika: Joseba Brit.

 

Filmaren sariak

  • Film and Cook 2013 Festibaleko Laburmetrai Onena Saria
  • Lekeitio Zine Bilera 2013 Aipamen Berezi Saria

 

TRAILER OFIZIALA Sormenaren Bide Ezkutuak from Gariza Produkzioak on Vimeo.

 

Lara Izagirre

SormenarenBideEzkutuak_LaraIzagirreLara Izagirrek Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Zinema Zuzendaritza NYFAn eta San Antonio de los Bañosen eta Film Luzerako Gidoigintza ESCACen. 2010ean bere ekoizpen-etxea sortu zuen, Gariza Produkzioak. Bere enpresarekin ekoitzi eta zuzendu ditu lehenengo film laburrak, horien artean Kea (2011), Next Stop: Greenland (2012) eta Sormenaren Bide Ezkutuak (2013), nazioarteko zinema-jaialdietan sariak irabazi dituzte azken bi dokumentalek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude