Plaza bakarra

PlazaBakarraPLAZA BAKARRA. 2013 (3´06´´)

Sinopsia

Gabonak badatoz. Amalur neskatxa gaztea urduri dago, aurten izango dituen oparien zain baitago. Baina, bere buruan galdera garrantzitsu bat ari da bueltaka… Zein da gabonen jatorria?

 

MEDIAWORKS 3.0: Ion Vazquez Eizagirre, Carlos Alonso Dorrego, Ion Baratas Iglesias, Elbire Rico Játiva

PlazaBakarra_mediaworks30Mediaworks 3.0 EHUko Publizitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek sortutako taldea da. Hainbat lan egin dituzte batera eta hasieran unibertsitateko eginbeharra zena zaletasun bilakatu da. Klaseko lanez gain, pelikula laburren lehiaketa expres ugaritan hartu dute parte.

 

Kameratoia

Kameratoia ikus-entzunezkoen Rallya gazte sortzaileei zuzendutako lehiaketa da.  Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du urtero, eta lehiaketaren helburuak gazte euskaldunon sormena bultzatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea dira. 2013ko Durangoko Azokan izan zen azken edizioa, eta Plaza Bakarra lanak lortu zuen lehen saria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude