Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa

IRUDI MINTZATUEN HIZTEGI POETIKOA.  2013  (13´20´´)

IMHP_4Sinopsia

Gizon batek hitzak lekuak direla esan zigun. Horrela, sei hilabetez tokiz-toki ibili ginen, euskalki ezberdinetako esamoldeak bilatzen. Bidaia horretan topatutakoarekin sei esapide batu eta hiztegi txiki bat osatu dugu, pantaila hitz irudikatuen eta irudi mintzatuen topagune dela pentsatuz.

 

Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa. Trailerra. from Hiztegi Poetikoa on Vimeo.

 

Aitor Gametxo, Maider Fernandez Iriarte eta Maria Elorza

IMHP_zuzendariakAitor Gametxo (Lekeitio, 1989), Maider Fernandez Iriarte (Donostia, 1988) eta Maria Elorza (Donostia, 1988) ikus-entzunezko arloan mugitzen diren hiru gazte euskaldun dira. Urteotan lan bat edo beste burutu dute elkarrekin, “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” (2013) azken lana izanik. Proiektu honen esperientzia abiapuntutzat hartuta, elkarrekin lanean jarraitzea erabakitzen dute, Doloresenea-ren izenpean.

 

Benito Ansola Saria

Maiderrek, Mariak eta Aitorrek irabazi zuten 2012ko Benito Ansola Saria, eta 2013ko abenduan kaleratu da egindako film laburra. Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa proiektu bat zela aurkeztu zuten, eta sariarekin gauzatu dute lana 2013an zehar. Benito Ansola Saria Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du, Lekeitioko Zine Bilerarekin lankidetzan.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude