Kulturgintza

“Gizakia, hizkuntza erabiltzen ikasi bezain laster, bere irudimenaren emaitzak plazaratzen hasiko zen segur aski. Halaxe ipuinak, istorioak, esaerak, kantak eta bertsoak sortuz, paregabeko tresna den hizkuntzarekin jolasten zuen…”. (Xamar)

Kulturak adierazpide ugari du gure jendartean eta denok gara kulturaren sortzaile edota hartzaile. Agerkera horietako askotan hitza izaten da sortzaile eta hartzaileen lotune nagusia, eta harreman horretan aurkitzen dute hizkuntzak eta hiztunek elkarrengandik elikatzeko aukera. Hori dela eta euskaltzaleen elkarteek sorreratik jorratu izan dute kulturgintza eta oraindik orain beren jardueraren ardatzetako bat da, kultur ikuskizunak eskainiz eta sormena sustatuz, finean, hizkuntza eta hiztunari elkartzeko une eta gune goxoak eskainiz.

Zinea, musika, antzerkia… esparru desberdinetan eta sorkuntza fase desberdinetan eragiteko egitasmo ugari antolatzen ditu Topaguneak. Irudia, hitza, soinua… dira gure egunerokotasunaren parte, gure imajinarioa osatzen eta eraikitzen duten edukien sorkuntza eta bultzada ezinbestekoa da.

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    23 − 13 =