Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskuratu du Topaguneak

Diploma jaso duten Topaguneko eta Tokikom-eko hedabideetako ordezkariak (iturria: Euskalit)

Euskaltzaleen Topaguneak Euskalit Fundazioak ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskuratu du. Diplomaren jasotze ekitaldia Donostiako Kursaalean egin da eta Topagunearekin batera Tokikom-eko kide diren bost toki komunikabidek ere jaso dute agiria: Durangaldeko Anboto, Zumaiako Baleike, Debagoienako Goiena, Urumeako Kronika eta Baztan-Bortziria-Malerrekako Ttipi Ttapa toki komunikabideek.

Bi urteko prozesua

Topaguneak eta aipatutako komunikabideek, eta oraindik lanean diharduten beste hainbatek, Kudeaketa Aurreratuan sakondu dute azken bi urteotan, Euskalitek berak emandako formazioaren bidez, enpresa ikuspuntua eguneroko jardunean txertatuz. Horrela, Kudeaketa aurreratuaren diplomaren bitartez, orain artean egindako ibilbidea errekonozitu dio EUSKALITek bost komunikabideri eta Topaguneari. Horiez gain, aipatu bezala, beste hainbat toki komunikabide eta euskara elkarte ari dira formazioa jasotzen.

Albistea toki komunikabideetan: