Gazte Kultur Zirkuitua

Asteburuetan.com Topaguneak antolatu eta eskaintzen duen Gazte programa da. Finean, aisialdian, kultur jarduera sustatzearren antolatutako gazteei zuzenduriko programa da.
Programak bere baitan hiru proiektu ezberdin biltzen ditu: Gazte Kultur Zirkuituak, Gazte Sortzaileak eta Gazte Sortzaile Sariak.

Asteburuetan.com gazte programak ondoko helburu orokorrak bilatzen ditu:

• Gazte elkartegintza eta aisia parte-hartzailea sustatzea.
• Gazte zebitzuak garatzea
• Aisirako aukera berriak sustatzea
• Gazteen kultur jarduera bultzatzea: gazteak kultur jarduerak jaso eta eskaini ditzatela sustatzea eta bideratzea
• Euskararen erabilera sustatzea

Gazte Kultur Zirkuitoak

Asteburuetan.com gazte programaren barnean kokatzen den egitasmoa da Gazte Kultur Zirkuituak.
Gazteen esparruan jarduten duzuenoi aisialdirako kultur ibilbideak eskaintzea da egitasmoaren funtsa. Horretarako eskaintzen diren kultur jarduerak gazteen gustu, behar eta joera berrietara egokituak dira. Bereziki, asteburuetan burutuko den herri eta auzo mailako iraupen motzeko ikastaro eta tailer eskaintza dinamikoa eta erakargarria da.

Egitasmo honen helburu nagusiak ondokoak dira:
• Eduki eta balioetan heztea
• Bokazio eta gaitasunak bideratzea
• Aisialdi kontsumistari alternatiba eskaintzea

Gazte Sortzaile Sariak

Asteburuetan.com gazte programan kokatzen den egitasmoa da.

Egitasmoak lehiaketa forma hartzen du. Topaguneak lehiaketa honen bitartez gazteen izaera sortzailea eta ekoizpen artistikoa sustatzea du helburu. Bestalde, sariketa honen bidez gazteei, beraien ekoizpen artistikoa gizartaratzeko aukera eskaini nahi zaie.

Sariketa bereziki, 14 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldun ez profesionalei zuzendua egongo da. Eta urte bakoitzean, disziplina artistiko baten gaineko gaia aukeratu eta sariketa antolatuko da. Lehiaketan bi sari banatuko dira, horrela gazte parte-hartzaileak adinaren arabera parte hartuko dute lehiaketan.
Lehiaketan parte hartzeko argibideak eta informazioa uda amaieran zabaldu eta publiko egingo da.

Gazte Sortzaileak

Asteburuetan.com gazte programaren barnean kokatzen den egitasmoa da. Honen bitartez herri eta auzoetako 18 urtetik gorako gazteei, ikastaro eta tailerren emaleak izateko aukera eskaintzen zaie.

Gazteen gustu eta interesekoa izan daitekeen edozein ekintza, ikastaro edo tailer modura antolatua eta euskaraz eskainia aproposa izan daiteke.​

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude