ZIRKO TAILERRA

When:
2017/09/20 @ 17:30 – 18:30
2017-09-20T17:30:00+02:00
2017-09-20T18:30:00+02:00

ZIRKO TAILERRA

  • Noiz? Irailak 20, 17:30. Iruñea.
  • Non? Biltokia Aretoan
  • Euskaldunon Biltokia Elkarteak antolatuta 

Zirkoa elementu artistikoa da . Gizakiaren jarrera eta gaitasun artistikoak garatzen laguntzen du. Haurrak egoera ezberdinei eta beren buruari aurre egiteko prestatzen dira. Desafioa erabiliz teknika ezberdinen bidez gaitasun pertsonalak  balioztatzen ditu, betiere  “diziplina” eta zehaztasun handiarekin. Baina hori bai, BETI jolasaren bidez eta gauza guztien gainetik errespetua oinarri izanda. Pertsonaren auto gainditzea, bere buruarekiko errespetua; honek guztiak hartzen dio aurre lehiari,  noski!!

Erritmoa, gorputzaren gaineko kontrola, indar fisikoa lantzea, oreka lantzea eta koordinazioa, gorputzaren postura, alde-batekotasuna, orientazioa, malgutasuna, sormena.

Umorea, lotsei eta konplexuei aurre egitea, bakoitzak bere burua baloratzea, gainditzea, autodiziplina, autoestima, geure buruarekiko errespetua, sormena eta adorea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude