Jainko txiki eta jostalari hura Balmasedan [Udagoieneko Ostera]

When:
2014/11/15 @ 20:00 – 22:00
2014-11-15T20:00:00+01:00
2014-11-15T22:00:00+01:00
Where:
Klaret antzokia (Balmaseda)
Cost:
8 €

Ikuskizun multimedia berri honetan, Kirmen Uriberen testuak nahasten dira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta Mikel Valverderen ilustrazioekin. Arte-mota desberdinak ñabarduraz eta gustuz konbinatuz, ikuskizun indartsu eta liluragarria sortu dute aipatutako euskal artistek. Zaharregia, txikiegia agian lana estreinatu zuten 2003an, eta azken Durangoko Azokan ikuskizun berriaren CD-liburua aurkeztu zuten. Zuzeneko emanaldian abestiak, musikaren laguntza duten poema-irakurraldiak eta proiekzioak tartekatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude