[Kultur Errota] Patata tropikala Gasteizen

Geu elkarteak antolatuta (KULTUR ERROTA)Patata-Tropikala-Azken-eguzkilorea2

Lakuabizkarra ikastetxean (Gasteiz). 17:00etan

ONGI ETORRI baserriko KATTALIN herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Beraz adorez bete eta MARI Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, KATTALIN, MITOLOGIAN murgilduko da haziko den AZKEN EGUZKILOREA topatzeko. Bertan, MARI, BASAJAUN, TARTALO, GALTZAGORRIAK eta JENTILAk ezagutuko ditu. Baita GAUEKO Beldurgarria ere PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAk berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan TXONTXONGILOAK, MASKARAK, ANTZERKIA, UMOREA eta IRUDIMENA dantzan ikusiko ditugu. EUSKAL KULTURAren adierazgarria den EUSKAL MITOLOGIA landuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude