Mintzalagunentzako oporraldia Etxalarren, abuztuaren 1etik 9ra

Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako 9 eguneko egonaldia antolatu dute. Abuztuaren 1etik 9ra, euskaraz bizi, atseden hartu, lagun berriak egin eta esperientzia berriak izateko aukera paregabea dago, oraindik planik egin ez duten kideentzako: irteerak, sukaldaritza, kantu eta masaje tailerrak…

Egonaldian mintzalagunek eta beren lagun zein senitartekoek eman dezakete izena, euskaraz aritzea da baldintza bakarra. Otorduak, loa eta tailerrak, 300€ izango dira lagun bakoitzeko.

Informazioa: etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582 (Jone)

Etxalarko udako barnetegia