Mahai-ingurua Lasarte-Orian: “Berrikasi eta berrikusi”

kartela_lasarte_151014Mahai-inguruan Topalabea taldeak sortutako Berrikasi eta Berrikusi gogoeta izango da aztergai. Gogoeta honetan euskaltzaletasunaren azken hamarkadatako irakurketa bat egin da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin, beti ere eztabaida bultzatzeko asmoz.

Gogoeta maiatzetik dago argitaratuta eta ondoko loturan eskuratu dezakezu euskarri digitalean: Berrikasi eta Berrikusi

Mahai-inguruan Topalabea taldeko Iñaki Martinez de Luna eta Jasone Mendizabalek parte hartuko dute, eta beraiekin batera Pablo Suberbiola ere izango da hizlari. Gidari lanetan Iñaki Arruti arituko da.

Hurrengo hilabeteotan egingo ditugun mahai-inguru eta aurkezpenetan lehenengoa izango da Lasarte-Oriakoa. Saio hau hilaren 17an ospatuko den TopaEgunaren egitarauaren barruan antolatu da.

Mahai-ingurua urriaren 14an (asteazkena) egingo da, Lasarte-Oriako Mirentxuenea etxean, 18,30etik aurrera.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude