[Kultur Errota] Kiki eta Koko “Irriparra barra barra” Aulestian

When:
2016/03/11 @ 18:00 – 19:30
2016-03-11T18:00:00+01:00
2016-03-11T19:30:00+01:00
Where:
Udal areto nagusian (Aulestia)
Cost:
Free
Contact:
Trolebu elkartea

Kiki eta Koko pailazoek alaitasunez bete nahi dituzte bazter guztiak.

Bat batean, lamia bat azaltzen da, uretako espiritu purua, eta ezinean dabiltzala ikusirik, ur-tanta garbi eta puruak eskaintzen dizkie. Ninfak esaten die tanta horiek erruz lagunduko dietela.

Esan eta izan, urak ingurumen osoa garbitzen du.

Historia honetan bada arbola ihar bat ere. Pailazoek, publikoaren partaidetzarekin, gogoz laguntzen diote, jorrai-dantza eginez. Ondorioz, arbola azalberritzen hasten da, eta hostoak ateratzen zaizkio.

Edergarrizko aldaketa hura ikusirik, arbola barruan bizi zen harra arbolaren hosto txit gozoak jaten hasten da. Eta harrak, haztean, lagun diezaiogun eskatzen digu denoi. Pailazoek, betiko alaitasunez eta publikoaren partaidetzarekin, harraren ametsik handiena egia bihur dadin lortzen dute: krisalida bilakatzen da, eta, ondoren, tximeleta eder eta xarmant.

Hain da ederra, eta hala ikustean, anaiak ere eraldatzea erabakitzen du.

Hori lortzean, giroa gero eta hobea da; arbolari loreak sortzen zaizkio, eta irri zoragarria ezpainetan.

Azkenean, pailazo, publiko eta elkarturiko guztiek alaitasunaren ase-betea ospatzen dute, dantza eginez, irri eta barre artean murgildurik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude