[Kultur Errota] Kiki eta Koko Algortan

Egizu euskara elkarteak antolatuta (KULTUR ERROTA)

Kiki-eta-Koko-haur-dantzaldia2

Algortako San Nikolas plazan, 18:30ean.

 

Kiki eta Koko pailazoek alaitasunez bete nahi dituzte bazter guztiak.

Bat batean, lamia bat azaltzen da, uretako espiritu purua, eta ezinean dabiltzala ikusirik, ur-tanta garbi eta puruak eskaintzen dizkie. Ninfak esaten die tanta horiek erruz lagunduko dietela.

Esan eta izan, urak ingurumen osoa garbitzen du. Historia honetan bada arbola ihar bat ere. Pailazoek, publikoaren partaidetzarekin, gogoz laguntzen diote, jorrai-dantza eginez. Ondorioz, arbola azalberritzen hasten da, eta hostoak ateratzen zaizkio….

Pailazo, publiko eta elkarturiko guztiek alaitasunaren ase-betea ospatzen dute, dantza eginez, irri eta barre artean murgildurik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude