Hitzaldia Elgoibarren: Berrikasi eta Berrikusi

When:
2016/04/25 @ 19:00 – 20:30
2016-04-25T19:00:00+02:00
2016-04-25T20:30:00+02:00
Where:
Elgoibarko Kultur Etxea
Cost:
Free
Contact:
Elgoibarko Izarra

Azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako Berrikasi eta berrikusi gogoeta izango da aztergai apirilaren 25ean, astelehena, Elgoibarren, Kultur Etxean.

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

2015eko udazkenetik aurrera dokumentuaren sarreran aipatzen den eztabaidari ekin zaio, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz.
2015eko maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.
Hitzaldia Elgoibarren

Apirilaren 25eko saioan Topalabea taldeko Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagosek parte hartuko dute. Hitzaldiaren helburua da Berrikasi eta berrikusi dokumentuan proposatzen den eztabaida piztea eta horrela, bertaratutako guztiek parte hartu, galdetu eta iritzia emateko aukera izango dute.

Hitzaldia apirilaren 25ean (astelehena) egingo da, Elgoibarren, Kultur Etxean, 19,00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude