Berbodromoa Erandion

berbodromoa 2014 KARTELA_txAbenduaren 3an egingo da Erandion Berbodromoa. Aurreko urteetan egin den modura, Altzagako Azoka Zaharrean elkartuko dira euskaraz berba egin eta elkarrekin goiz ezberdin zein atsegin bat pasatzeko asmoz Erandioko euskaldunak.

Erandioko sare euskalduna bultzatu eta herriko euskaldun zahar zein berriak biltzeko xedearekin, antolatzen dute Erandioko Udalak eta Berbortsek Berbodromoa. Ekitaldi hau euskararen nazioarteko egunaren bueltan antolatzen diren ekimenen arteko beste bat da, astean zehar antolatuko diren ekimenen arteko bat.

Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du, 10:00etan hasi eta 11:30tarako bukatua egongo da. Berbodromoaren dinamizatzaileak pertsonaia ezagunak izango dira eta herritarrokin batera mahairik mahi eztabaidatzen jardungo dute. Ondoren, neguko aldarte gozakaitzari aurre egiteko parte hartzaile guztiok txokolatea eta bizkotxoak dastatuko ditugu.