Elkarteak

Ermuan bagara!

Ermuko euskaltzaleek harrotasunez eta indarrez hartuko dute maiatzaren 28an herriko plaza. Duela urtebete Euskal Birusa euskaltzaleen elkartearen ekimenez abiatutako gogoetak herriko euskaltzaleen saretze berri bat martxan jartzea ekarri zuen. Hilabeteak joan dira eta maiatzaren 28an 12 ordu eta erdiz euskarak…

Bagera.eus berria martxan

“25 urte umore ona zabaltzen” esaldiarekin agurtzen gaitu Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bere bagera.eus webgune berrituan. Aurten beteko ditu 25 urte Donostiako euskaltzaleen topaguneak eta beste hainbeste urtez “Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizia eman” helburuarekin lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi…

Guraso berritsu tailerrak Soraluzen

Soraluzeko guraso euskaltzaleen batzordeak ekimen interesgarria jarri du martxan otsaila eta apirila bitartean, euskararen transmisioa lantzeko “guraso berritsu” tailerrak hain zuzen. Iñaki Eizmendik zuzendutako hiru tailer dira egitasmoaren ardatza eta lehen saioak burutu dituzte jadanik. Euskararen ikasketa prozesuan gurasoak seme-alaben…