Mintzapraktika

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek.

Baina zer dira Mintzapraktika programak? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoak dira.  

1993an jarri zituen martxan, Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, lehen mintzalagun taldeak. Ordutik, milaka izan dira euskaraz bizi eta aritzeko hautua egin duten euskaldunak, eta gaur egun 6.000 lagun inguruk hartzen dute parte Euskal Herri osoan hedatutako egitasmoetan.

Batetik, euskaraz bizitzeko ohiturarik ez dutenak: egunerokoan beren inguruan hitz egiteko aukerarik ez daukatenak, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak… Programak euskaraz aritzeko trebakuntza eta aukera ematen die parte hartzaile hauei.

Bestetik, euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari beren ekarpena egin nahi diote, zailtasunak dituzten euskaldunei elkarrizketaren bidez lagunduz. Eta, noski, badira lagun berriak egin nahi dituzten kideak ere, giro euskaldunean murgildu nahi dutenak. Mila arrazoi mintzalagun izateko!

Historia

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartearen eskutik sortu zen lehen Mintzalaguna egitasmoa.

Herriz herri antolatuta

Herriz herri antolatutako proiektuetan 6.000 mintzalagunetik gora ari dira parte hartzen horretarako antolatutako lagun taldeetan. 

Aldaera ezberdinak

Mintzalagun egitasmoaren osagarri modura, hartzaile talde zehatzei zuzendutako aldaerak sortu dira hainbat herritan. 

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    40 − 31 =