JARDUNALDIAK: Jolasa baino gehiago

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen “Jolasa baino gehiago” jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.

 

JARDUNALDIAK: Jolasa baino gehiagoXXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea du helburu jardunaldiak. Alde batetik, Euskaldunon Elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra daukagulako. Eta bestetik, gure aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izateko.

Haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola landu beharko litzateke? Zeintzuk dira gazteen partehartzerako aukerak euskaldunon elkarteetan? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi die, Otsailaren 2an eta 3an, Durangoko Landako Elkartegian antolatu dugun jardunaldiak (programa atxikiturik).

Horretarako, erakunde eta elkarte ezberdinetako hizlariak, martxan dauden esperientzia arrakastatsuak eta aurrera begirako estrategiak bilduko ditugu. Gurekin izango dira besteak beste arloa lantzen duten hainbat Euskaldunon Elkarte, Sorguneak taldeko kideak, Bertsozale Elkartea, EHZ Euskal Herria Zuzenean eta Irrien Lagunak proiektuko kideak.

Topagunetik, parte hartzera animatu nahi zaitugu!

OHARRAK:

* Sarrera doan izango da.

* Jardunaldian parte hartzeko, izen-emate fitxa bete behar duzu Urtarrilaren 27a baino lehen.