“ERABILERAREN AROARI” hasiera ematea onartu du Euskaltzaleen Topagunearen 3.kongresuak

Gertuko informazioa euskaldun guztion etxeetara helarazteko helburuarekin sortu zituzten euskaltzaleen elkarteek lehen toki aldizkariak 80. hamarkadan. Herri edo eskualde aldizkariak sortzea izan zen lehen urratsa, tokian tokiko informazioa lantzeko tresnak, hurbileko gaiei buruzko informazioa euskaraz jaso ahal izateko. Hainbat eskualdetan euskarazko hedabideak dira tokiko informazioa jasotzeko erreferentzia nagusiak. Hilabatero, hamabostean behin, astero edo egunero etxean berriak jasotzeko dozenaka agerkari sortu ziren 90. hamarkadaren bukaerarako.

Ondoren sortu ziren herri telebistak, zenbait irrati eta hainbat hedabide digital. Euskarria edozein dela ere, beti helburu bera: euskaldunontzako erreferentziazko hedabideak euskaraz egitea. Sektorea aldatzen joan bada ere, gaur egun euskarazko tokiko hedabideen sare bizia dago, Tokikom tokiko komunikabideen bateragunean antolatuta.

Gertukoak eta eragin handikoak dira toki hedabideak. Tokiko informazioa eskaintzeak aukera ematen du hartzaileekiko hurbiltasuna lantzeko: gertuko gaiak, gertuko hizkuntzan. Eragin handikoak dira gainera. 200.000 hartzailetik gora dute Tokikom-en batzen diren papereko komunikabideek eta 250.000 irakurle baino gehiago hedabide digitalek. Euskarazko hedabide digital ez-publikoen trafikoaren %40 baino gehiago eragiten dute Tokikom-eko komunikabideek.

Sailetik bateragunera

Euskaltzaleen Topagunea sortu zenetik hedabideen arloak dinamika propioa izan du federazioan. Euskara Elkarteen eta Herri Komunikabideen Topagunea izenez ezagutu izan da euskaltzaleen elkarteen bilgunea garai batean, eta 2012 urterarte lan-arlo eta batzorde propioa izan zuten hedabideek Topagunearen barruan. Batzorde honen gerizean antolatu ziren arloko gogoetak (jardunaldiak, ikastaroak,…), proiektu propioak (toki telebisten bateragunea, produktu propioen garapena,…) eta hedabideentzako zerbitzuak (informatika, diru-laguntza gestioa,…).

2012 urtetik aurrera Tokikom toki komunikabideen bateraguneak hartu ditu ordurarte Euskaltzaleen Topagunearen hedabide sailak betetzen zituen funtzioak. Tokikom 60 hedabide kudeatzen dituzten 26 elkartek eta Euskaltzaleen Topaguneak sortu dute hiru eginkizun nagusirekin:

  • Tokiko komunikabideen solaskidetza bateratua bestelako eragile publiko eta pribatuekin
  • Jarduera esparru komunen kudeaketa (publizitatea, erosketak, finantzazioa, kudeaketa…)
  • sektorearen hedapen eta garapenerako konbergentzia estrategien lanketa

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    77 + = 84