Haur, gazte eta helduentzako Kultur Zirkuituen 2010eko uda eta udazkeneko eskaintza

Ikastaroen eskaerak egiteko epea zabalik dago.

Kultur Zirkuituak aisian eta aisiaz gozatzeko tailerrak dira, kultur arlokoak, zeharo ludikoak eta erakargarriak. Tailer sorta hau interesgarri izango zaizuela uste dugu. Azaroaren 30era bitartean izango duzue eskaerak egiteko aukera.

Parrillako eskaintza oso irekia da baina bertan ez dagoen tailerrik antolatu nahi baduzue, egin proposamena. Elkarteok zuen irakasle propioekin ere antolatu ditzakezue tailerrak, dagoeneko martxan badaukazue izen emate bat edo ikastaroak hasita izan arren ere, jarri gurekin harremanetan eta egitasmoa diruz laguntzeko bidea egingo dugu.

Nola eskatu ikastaroak edo eta informazioa?
– Bestelako programekin egiten den bezala, eskaera orria bete eta Topaguneara bidali
– Argibideak eskatzeko: gazteak2@topagunea.com edo 946215968 (Amaia)

Informazio gehiago ikusteko egin klik hemen.

Ikusten duzuenez erraza da prozesua eta eskaintza erakargarria, anima zaitezte!!!