Gazteen erabileran eragiten duten faktoreak

Zeintzuk dira 12 eta 30 urte bitarteko gazteek euskara erabili edo ez erabiltzeko eragiten duten faktoreak? Galdera potolo honi erantzuna eman nahian Soziolinguistika Klusterra, Urtxintxa eta Topagunea azkeneko urtean azterketa baten murgildu dira.

Azterketan hainbat adituren eta arituren hausnarketa bateratua bideratu eta hausnarketa hori profil ezberdineko gazteenaz aberastu da. Biak alboz-albo jarri eta ondorioak bilduta, gazteenerabileraren fenomenoaren aurrean jarri, ulertu eta eragin nahi duenarentzat azterketaren emaitza  txostena eskuragai jarri da.