Urriaren 20an euskara modu ezberdinean bizi duten hainbat lagun elkartuko gara Donostiako Miramar Jauregian. Bertan “Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?” galdera proposatuko dugu abiapuntu modura, Euskal Herrian ofizial diren hiru hizkuntzetan. Gune Irekiaren metodologiaren erabilita egingo dugun gizarte…
Berriak
Kameratoia 2018: 24 ordutan eta Lekeition lo egiteko aukerarekin
nork Euskaltzaleen Topagunea • • Iruzkin 1

Badator Kameratoia 2018 ikus-entzunezkoen rallya! Uda luzeagoa eta adrenalina gehiago nahi dugulako, aurten txankletetan bizitzeko moduko Kameratoia antolatu dugu. Izen ematea irailean zabalduko den arren, uztailean gatoz iragartzera: hortzak luzatzeko moduko plana delako eta plazak mugatuak izango direlako. Euskal Zine…
Leeuwarden hiriko Euskararen Astean parte hartuko du Euskaltzaleen Topaguneak
nork Euskaltzaleen Topagunea • • 0 iruzkin

2018 urteko Europako Kultur Hiriburu den Frisiako Leeuwarden hirian euskararen astea ospatuko da uztailaren 1etik 8ra bitartean. Kultur hiriburutzaren programa zabalaren baitan ospatuko da astea eta hiru erakunderen arteko lankidetzari esker antolatu da egitaraua: Frisiako Afuk (frisiera eta frisiar kultura sustatzen dituen…
Jauzi egin genuen Hondarribian!
nork Euskaltzaleen Topagunea • • 0 iruzkin

Nabari zen handia izango zela, Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunak autobusetatik jaitsi orduko. Arraun elkartekoek Bidasoan gora etorrita Hondarribian festa piztu orduko. “Itxeki euskarari” paineluak jantzita, harro, Abiyuan txarangarekin kalejiran hasi ginen unetik. Harro gaude bidelagun eta bidelariek jauzi egin…
DemaS.A: finalisten final handia Irudienean!
nork leire • • 0 iruzkin

2018ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako lehiaketa berri bat estreinatuko du Euskaltzaleen Topaguneak: DemaS.A, sortzaile amateurren arteko dema. Finalisten final handia izango da. Zer da DemaS.A? Zer helburu ditu? Honakoek parte hartuko dute: Euskarazko laburmetraiak, 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu…